HELBURUAK
PROIEKTUAREN HELBURUAK, LEGEZKO XEDAPENEN TESTUINGURUAN
Material didaktiko honek, honako helburu hauek beteko ditu:
1. helburua: Euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa ematea.
Helburu honi garrantzi berezia ematen diogu, curriculumean hala agertzen bada ere, orokorrean, soziolinguistikari buruzko gaiak ez direlako ia ukitzen testu liburuetan. Material honen helbururik behinetako bat beraz, hutsune hori betetzea da.
2. helburua: Ikaslearen bizi inguruneko errealitate soziolinguistikoa ikuspegi kritikoz interpretatzea eta hizkuntza aniztasunaren inguruko balioak sustatzea.
3. helburua: Beste ikasleekin elkar eraginez, hausnartuz eta eztabaidatuz, ahozko ekoizpena lantzea eta ikusentzunezko baliabideak eta teknologia berriek eskaintzen duten informazioa erabiltzea.
4. helburua: Euskararen bilakaera historikoa ezagutaraztea, gaur egungo egoera soziolinguistikoa eta norberaren eta inguruko errealitate soziolinguistikoa interpretatzeko bideak eskaintzea.
5. helburua: Euskararen aldaerak, euskalkiak, ondare linguistikoa, eta hizkuntzaren bilakaera ezagutzea eta prestigiatzea, ikasleen autoestima linguistikoa eta hobekuntzarako jarrera sustatzea.
6. helburua: Hizkuntzaren bilakaeran eta egoeran eragiten duten faktore garrantzitsuenak ezagutzea eta hizkuntzaren normalizazioaren aldeko erakunde eta ekimen nagusiak ezagutaraztea.
7. helburua: Maila indibidualean ikasle bakoitzak euskararen alde egin dezakeena azaldu eta erabileraren aldeko jarrerak eta praktikak bultzatzea.
8. helburua: Edukien ebaluaziorako irizpideak zehaztea.

"TRIBUAREN BERBAK" MATERIAL PEDAGOGIKO GISA
Heziberri 2020 Planaren hezkuntza eredu pedagogikoaren planteamendua (hezkuntza marko eleaniztun baten barruan, elebitasuna sendotzea), eta, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozialaren desoreka konpentsatzeko, euskarak lehentasunezko tratua izango duela kontutan hartuz; eta bestetik, lehen aipatu bezala, “Curriculum”eko gaiak aztertuta, soziolinguistika lantzeko material gutxi dagoela ikusita, interesgarria iruditu zaigu ETB1eko “Tribuaren Berbak” programan landutako edukiak eta dagoen materiala, DBH mailako ikasleen ezagutza soziolinguistikoa hobetzeko, material didaktiko osagarri gisa lantzea. Esan bezala, materiala DBHrako prestatuko bada ere, Batxilergoan, Lanbide Heziketan, eta baita Unibertsitatean edo Euskaltegietan erabilgarria izan daitekeela uste dugu.
Sekuentzia didaktikoen metodologian oinarrituta (Dolz & Schneuwly 1997) eta egitura kooperatiboak erabiliz (Kagan 1999), ikasleak inguratzen dituen errealitate soziolinguistikoaz jabe daitezen, eta eleaniztasunaren eta euskararen aldeko jarrera aktiboa izan dezaten sustatuko da.
Hamar sekuentzia didaktiko garatuko dira. Oinarri gisa, “Tribuaren Berbak” programatik ateratako bideo-atalak hartuko dira. Bideo hauek programen zati aukeratuak izango dira, eta hala nahi dutenek saioak osorik ikusteko aukera izango dute.
Material honek, ikasleen artean soziolinguistika arloaren inguruko trebeziak garatzea bultzatu nahi du: testuinguruaren azterketa, datu bilketa eta antolaketa, informazio trukatzea, emaitzen deskribapena, hausnarketa, eztabaida eta gisakoak garatzea. Ez du ikuspegi jakin zehatz bat eman nahi, baizik eta honako aspektuetan jartzea arreta: ikasleak inguratzen dituen errealitate soziolinguistikoa interpretatzen laguntzea, ikuspegi pertsonala osatzea, eta euskararen eta eleaniztasunaren aldeko jarreretara ”motu proprio” irits daitezen eta jarrera praktikoak har ditzaten lortzea.
Izan ere, sekuentzia didaktikoen bitartez, ikasleei proposatuko zaie materialaren amaieran helburu komunikatibo bat gauzatzea. Ikasle bakoitza bere gaitasunetatik abiatuko da azken helburua lortzera; aniztasuna aintzat hartuz, bakoitza irits daitekeen helmugara iritsiko da. Azken helburu horretara iristeko behar dituzten baliabideak eskainiko zaizkie materialaren bitartez (bideoak, testu idatziak, jarduerak...). Sekuentzia didaktikoaren bitartez, halaber, oinarrizko konpetentziak garatu eta egitura kooperatiboen bitartez lan egingo dute.
Materialetarako aukeratu ditugun helburuak eta gaiak, ikasleekin beraiekin lotura dutenak dira. Ikasleek beti izango dute daturen bat edo iritziren bat emateko aukera.
Material bakoitzaren lanketa erraztuko duten adibide, eduki eta ariketekin ere hornituko da. Esan gabe doa, material honek gaiarekiko interesa eta pasioa piztu nahi duela ikasleengan, telebista ikusleen artean piztu eta sortu nahi izan duen –eta duen- bezala.
Irakasleak erabaki dezake material horietako bakarra, batzuk edo denak erabiltzea. Gure aldetik, egokia ikusiko genuke DBHko maila bakoitzean 3 sekuentzia erabiltzea (ebaluazio bakoitzeko bat, adibidez).
Programako bideo-atalez gain, bestelako material osagarriak ere erabiliko dira gaiaren gaineko hipotesiak eraikitzeko, informazioa bildu eta antolatzeko, datuak deskribatu eta interpretatzeko, iritziak erkatzeko, ezagutza berria eraiki eta adierazteko, etab. Trebezia horiek guztiak eraiki nahi dira talde-kooperatiboen printzipioak baliatuz. Alegia, gelako eta ikasleen aniztasuna kontuan hartuz.

LANDUKO DIREN OINARRIZKO GAITASUNAK
Komunikazio-konpetentzia eta konpetentzia digitala: Komunikatzen jakitea
Gizarterako konpetentzia: Elkarrekin bizitzen jakitea
Ikasten ikasteko konpetentzia: pentsatzen jakitea eta ikastea
Norberaren ekimenerako konpetentzia: egiten eta ekimenez jokatzen jakitea
Gizarterako konpetentzia: elkarrekin bizitzen jakitea
- Gaiak osatu eta eztabaidatzeko egin beharreko prestaketa lanetan.
- Taldeko azalpen eta solasaldietan.
- Egin beharreko jarduerak ahoz nahiz idatziz lantzean eta zuzentzean.
- Sekuentzia didaktikoen emaitzak ebaluatu eta azaltzean.
- ”Tribuaren Berbak” programako bideoetako informazioa norbere errealitatera egokitzerakoan edo berarekin erkatzean.
- Informazio orokorra adibide propioekin osatzean.
- Konpetentzia digitala ariketak lantzeko eta informazioa biltzeko orduan.
- Irudia eta ahotsa jaso nahiz lantzeko bitarteko desberdinak erabiltzean.
- Bibliografia eta estekez baliatuz gomendatutako orrietan.
Gizarterako konpetentzia: Elkarrekin bizitzen jakitea
- Talde-eztabaida eta hausnarketa metodologia aplikatzerakoan.
- Iritziak ematerakoan, iritzi horien egokitasun-desegokitasunari buruzko besteen iritziak jasotzean.
- Taldearen aurreko azalpenak prestatu eta zaintzean.
- Eskolatik kanpo bideratu beharreko jarduerak lantzean.
Ikasten ikasteko konpetentzia: pentsatzen jakitea eta ikastea
- Jarduerak lantzerakoan, eta haiek burutzeko material hau erabiltzerako orduan.
- Ahozko nahiz idatziz, gaiari buruzko iritzi eta azalpenak emateko garaian.
- Auto-ebaluazio eta autozuzenketa-estrategiak erabiltzean.
Norberaren ekimenerako konpetentzia: egiten eta ekimenez jokatzen jakitea
- Sekuentzia didaktikoen helburuak betetzea eskatzen duen prestakuntza lantzean.
- Sekuentzia didaktikoen azken helburuak erdiesteko beharko dituzten irudimena, antolaketa-jarduna eta ekintzaren ebaluazioa gauzatzean.
- Jarduerak gauzatzeko ezintasunei aurre egiteko estrategiak garatzeko orduan.
- Sekuentzia didaktikoen helburuetara iristeko lanen eta faseen denboralizazioa lantzean.
- Norbere hausnarketen bidez gaien inguruko iritziak ematerakoan.
Gizarterako konpetentzia: elkarrekin bizitzen jakitea
- Sekuentzia bakoitzean proposatutako hausnarketa eta jarduerak egitean.
- Gelakideekin informazioa eta argudioak erkatu eta eztabaidatzean.
- Bideoak ikusi eta interpretatzerakoan.
- Norberaren eskarmentu eta iritzietatik abiatuz besteren tokian jartzeko garaian.
- Norberaren eskarmentu eta iritzietatik abiatuz perspektiba zabaltzeko jardueratan.
- Sekuentziak osatzeko informazioa aztertzerakoan eta helburua lantzean.
METODOLOGIA
Ikasmaterial hau Heziberri 2020 Plana jarraituz egin da, sekuentzia didaktikotan antolatu da eta landu diren jarduerak egitura kooperatiboak erabiliz gauzatu dira.
Sekuentzia didaktiko bat, ekoizpen erreal batean amaitzen den jarduera multzo harilkatu bat da. Ekoiztu beharreko materiala helburu duela, ikasleak garatuko ditu curriculumak proposatzen dituen gaitasunak horretarako aukeran jartzen zaizkion gaiak eta jarduerak bidelagun direla. Sekuentzia didaktikoak, beraz, helburu konkretu eta erreal bati erantzuteko jarduera-multzoak dira; gure kasuan, gai baten inguruan eratuko dira hezkuntza kooperatiboa erabiliz, beti ere helburu konkretu eta erreal bati erantzuteko. Jarduerek zentzua daukate azken ekoizpenari begira eta ekoizpena ahalik eta ondoen gauzatua izan dadin bideratzen dira sekuentzia didaktikoko jarduerak.
Sekuentzia didaktikoek ikaste-prozesua esanguratsua izatea bermatu behar dute logikoki nahiz psikologikoki. Hau da, batetik, lantzen diren edukiek lotura logikoak izan behar dituzte, eta bestalde, ikasleen behar eta ezagutzetara egokituak izan behar dira. Ikasketa-prozesu hori esanguratsua izateko, ezinbesteko bi ardatz daude: lehena, materiala esanguratsua izatea eta bigarrena, irakasleak prozesuarekiko jarrera positiboa izatea.
Ekoiztu beharreko helburu horiek anitzak izango dira, gaitasun desberdinak lantze aldera (ahoz nahiz idatziz; bitarteko desberdinak erabiliz eta azken helburuetarako euskarri desberdinak erabiliz), baina beti ere, modu integratuan.
Gaien ezagupenaren inguruko autoebaluaketa eta talde-hausnarketa, gaien eta edukien ulermena, gaien lanketarako bitarteko eta teknika desberdinen erabilpena hausnarketa eta ekoiztutako materialen aurkezpena, sekuentzia didaktikoan integratuko diren urratsak edo faseak dira.
Metodologia kooperatiboa: Ikasten ari diren berdinen arteko interakzioa garrantzitsua da benetako ideien elkartrukea eta eztabaida sustatzeko; hau da, adimen kritikoa, objektibotasuna eta hausnarketa diskurtsiboa garatzeko. Beraz, lan eta esfortzu indibidualaz gain, talde lana funtsezkoa da, gizabanakoak besteekin elkarri eragiten ikasten baitu.
Ikasketa kooperatiboa honako printzipioetan oinarritzen da:
Honako 6 fase desberdin hauek osatuko lukete, beraz, sekuentzia didaktiko bakoitzaren oinarrizko egitura:
0. FASEA: EGOERA KOMUNIKATIBOAREN AURKEZPENA
Sekuentzia didaktikoaren abiapuntuan, ikasleei aurkeztu egiten zaie zer egitera eta zertan ikastera goazen hurrengo saioetan. Azken helburu komunikatiboa ere aurkezten zaie, eta baita helburu hori lortzeko dinamikak zein izango diren ere. Helburu komunikatiboa finkoa izanagatik ere, fase honetan malgutasunez jokatzen da, eta aukera izaten da ikasleekin batera azken xede hori ikasgelako interesen arabera egokitzeko.
1. FASEA: TESTUA INGURATZEA
Atal honetan ikasleek dituzten aurrezagutzak aktibatuko dituzte eta duten informazioa elkarrekin partekatuko dute egitura kooperatiboak erabiliz. (1-2-4, Arkatzak erdira edo orri birakaria). Gai bakoitza lantzen hasi aurretik, irakasleak oinarrizko azalpena emango du eta galdera sorta bat planteatuko die ikasleei bi aspektu nagusi hauen inguruan eta ikasleek erantzun egin beharko dituzte:
Modu honetan, dakitenaren kontzientzia hartu eta ikasteko beharrak identifikatu ahal izango dituzte. Horretarako jarduera zehatzak landuko dira: bideoak ikusi, eztabaidak, jolasak…
Ikasle bakoitzak gai bakoitza lantzen hasi aurretik, taldeka, dakiena edo irizten diona aipatuko du. Informazio hori guztia ondoren gelakide guztien artean erkatu eta partekatuko dutelarik ordu erdiz. Informazio hori plataformara igoko dute (mooddlez edo e-postaz).
2. FASEA: GARAPEN FASEA
Behin gaia planteatu eta gero eta lanketa kooperatiboaren bidez, ikasleek gaiari dagozkion galderak erantzun ahal izateko informazioa bilduko dute. Informazio horren zati garrantzitsuetako bat ”Tribuaren Berbak” saioko bideoak izango dira.
Ikasleek sarean lortutako informazioari, galdeketen bidez lortutakoa (lagunei, familiarrei, herritarrei...) erants diezaiokete sekuentziak planteatutako jardueren arabera, eta eztabaida bidez ondorioetara iritsiko dira.
Informazioa bildu eta gero, ikasleek erkatu egingo dute elkarren artean; datu objektiboak direnean, bat datozen ikusteko, eta subjektiboak direnean iritzi desberdinak azaltzeko.
Ikasleek banaka edo taldeka, informazioa eta iritziak besteei agertzeko informazioa eta ideiak egituratzen, sintetizatzen eta ordenatzen ikasi beharko dute.
Eztabaidarako eta iritzi trukaketarako metodologia ere jorratuko da, hizkuntzaren inguruko hausnarketa landuz, dauden egoerak, jarrerak, usteak eta praktika linguistikoak ezbaian jarriz eta helburutzat hartuz euskararekiko eta eleaniztasunarekiko jarrera baikorrak sustatzea eta praktikan ere eragitea.
Horrez gain, azken xede komunikatiboari erantzuteko behar dituzten trebezietan sakonduko dute ikasleek. Azken xedea, adibidez, herritar jakin batzuei elkarrizketa egitea baldin bada, elkarrizketaren ezaugarriak zein diren ikasiko dute, eta gaiaren gainean bildu duten informazioa elkarrizketa galderekin lotuko dute. Beste adibide bat: azken xedea komiki bat egitea bada, zeinetan hiztun mota ezberdinen arteko hartu-emanen istorio bat irudikatu behar duten, ikasleek komiki bat egiteko oinarrizko elementuak zein diren ikasiko dute, eta bestetik, hiztun mota bakoitzaren errealitate komunikatiboa zein den aztertuko dute (nola pentsatzen duen, pentsamendu horren arabera zer esango lukeen edo-eta nola hitz egiten duen).
Bidaia kooperatibo honetan irakaslea laguntzaile eta aholkulari izango dute.
3.- FASEA: GAUZATZE FASEA
Fase hau ekintza fasea izango da, “kontsignaz” beteriko fasea, alegia.
Orain arte bildutako informazio guztian oinarrituta, azken helburuari erantzuteko ekintzak egingo dira: bildutako informazioa antolatu, testu mota jakin batean kokatu, hizkuntza mota askotarikoak erabili (digitala, grafikoa, idatzia edo ahozkoa). Modu kooperatiboan egingo dute lan.
Materiala ekoizten ari diren bitartean, autozuzenketa eta taldekoa ere landuko dituzte.
4. FASEA: XEDEA EKOIZTEA ETA PLATAFORMARA IGOTZEA
Ikasleek, sekuentzia bakoitzaren amaieran, helburu zuten materiala ekoiztu eta plataformara igoko dute.
Prozesu honek, euskararen eta eleaniztasunaren inguruko balioez hausnartzeko aukera eskainiko die. Curriculumaren euskal dimentsioan murgilduz eta praktika eta ohitura linguistikoak aldatuz, euskara gehiago erabiltzea lortu nahi litzateke.
Bestalde, sekuentzia bakoitzeko ebaluazioan harritu dituena edo deskubritu dutena azpimarratzean, hizkuntzaren dimentsio eta balio anitzez jabetuko dira. Glosategiaren bidez soziolinguistikarekin eta euskararekin lotura duten hainbat kontzeptuen esanahia barneratuko dute.
Sekuentziak osatzea, norbere ezagupenak neurtzeko eta usteak ezbaian jartzeko bide eraginkorrenetakoa izango da.
Saiatuko gara, eskola desberdinetan landutako material desberdinak elkarrekin zintzilikatu ahal izateko bideak egiten. Lortuz gero, materialen arteko trukeak, lehiaketak, etab. antolatu ahal izango lirateke.
5. FASEA: EBALUAKETA
Ebaluazio-irizpideetan, besteak beste, honako irizpideak ditugu azpimarragarri:
1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea,
1.5. Ea landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak berreraiki eta ahoz adierazten dituen.
7.- Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzak erabiliz, Euskal Herriko errealitate elebiduna interpretatzea.
7.1. Ea deskribatzen duen ikastetxeko egoera soziolinguistikoa, soziolinguistikaren oinarrizko zenbait kontzeptu aplikatuz.
7.3. Ea errespetuzko jarrera ageri duen Euskal Herriko hizkuntza ofizialekiko.
8.- Euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan parte hartzea eta ohiko komunikazio-egoeretan euskara erabiltzea.
9.- Oinarrizko ezagutza soziolinguistikoak erabiliz, hizkuntza errealitateen aniztasunaz kontzientziatzea.
9.1. Ea identifikatu eta errespetatzen dituen ikasgelan, ikastetxean eta inguruan dauden hizkuntzak, eta hizkuntzekiko eta horien hiztunekiko aurreiritziak baztertzen dituen.
9.2. Ea inguruan dagoen eleaniztasunarekiko eta kultura aniztasunarekiko jarrera positiboa eta errespetuzkoa ageri duen.
Fase bakoitzaren amaieran, edo irakasleak egokiago ikusten badu sekuentziaren amaieran, ikasle bakoitzak zertan ikasi duen eta talde gisa zer ikasi duten zehaztu beharko dute:
Ikasle bakoitzaren edo-eta gelako aniztasuna kontuan hartu nahi ditugunez, lehenetsiko da ebaluazioa izatea formatiboa. Sekuentzia didaktikoarekin abiatzeko garaian, testuinguratze fasean ikasleek zituzten ezagutza eta konpetentziak alderatuko dira azken ekoizpen fasean lortu denarekin. Ikasle edo-eta ikasle-talde bakoitzak bidean egindako aurrerapena baloratuko da, eta ez azken emaitza bere horretan bakarrik.
Proposatzen dugun metodologiaren egitura eta oinarri nagusiak irudi honen bitartez irudikatzen dira:

- Elkardependentzia positiboa.
- Aurrez aurreko interakzioa.
- Taldearen egitura/antolaketa kooperatiboa.
- Bakoitzaren, taldearen eta prozesuaren ebaluazioa.
Honako 6 fase desberdin hauek osatuko lukete, beraz, sekuentzia didaktiko bakoitzaren oinarrizko egitura:
0. FASEA: EGOERA KOMUNIKATIBOAREN AURKEZPENA
Sekuentzia didaktikoaren abiapuntuan, ikasleei aurkeztu egiten zaie zer egitera eta zertan ikastera goazen hurrengo saioetan. Azken helburu komunikatiboa ere aurkezten zaie, eta baita helburu hori lortzeko dinamikak zein izango diren ere. Helburu komunikatiboa finkoa izanagatik ere, fase honetan malgutasunez jokatzen da, eta aukera izaten da ikasleekin batera azken xede hori ikasgelako interesen arabera egokitzeko.
1. FASEA: TESTUA INGURATZEA
Atal honetan ikasleek dituzten aurrezagutzak aktibatuko dituzte eta duten informazioa elkarrekin partekatuko dute egitura kooperatiboak erabiliz. (1-2-4, Arkatzak erdira edo orri birakaria). Gai bakoitza lantzen hasi aurretik, irakasleak oinarrizko azalpena emango du eta galdera sorta bat planteatuko die ikasleei bi aspektu nagusi hauen inguruan eta ikasleek erantzun egin beharko dituzte:
- Zer dakite ikasleek landu nahi den curriculumaren atalari edo gaiari buruz?
- Zer dakite bukaerako proiektua ekoizteko behar diren ezagupenei, bitartekoei nahiz komunikazio/hizkuntza mailari buruz?
Modu honetan, dakitenaren kontzientzia hartu eta ikasteko beharrak identifikatu ahal izango dituzte. Horretarako jarduera zehatzak landuko dira: bideoak ikusi, eztabaidak, jolasak…
Ikasle bakoitzak gai bakoitza lantzen hasi aurretik, taldeka, dakiena edo irizten diona aipatuko du. Informazio hori guztia ondoren gelakide guztien artean erkatu eta partekatuko dutelarik ordu erdiz. Informazio hori plataformara igoko dute (mooddlez edo e-postaz).
- Informazioa denean, banaka edo taldeka igo ahal izango da.
- Iritziak direnean bildu egingo dira, ariketa amaitu ondoren kontrastatzeko.
2. FASEA: GARAPEN FASEA
Behin gaia planteatu eta gero eta lanketa kooperatiboaren bidez, ikasleek gaiari dagozkion galderak erantzun ahal izateko informazioa bilduko dute. Informazio horren zati garrantzitsuetako bat ”Tribuaren Berbak” saioko bideoak izango dira.
Ikasleek sarean lortutako informazioari, galdeketen bidez lortutakoa (lagunei, familiarrei, herritarrei...) erants diezaiokete sekuentziak planteatutako jardueren arabera, eta eztabaida bidez ondorioetara iritsiko dira.
Informazioa bildu eta gero, ikasleek erkatu egingo dute elkarren artean; datu objektiboak direnean, bat datozen ikusteko, eta subjektiboak direnean iritzi desberdinak azaltzeko.
Ikasleek banaka edo taldeka, informazioa eta iritziak besteei agertzeko informazioa eta ideiak egituratzen, sintetizatzen eta ordenatzen ikasi beharko dute.
Eztabaidarako eta iritzi trukaketarako metodologia ere jorratuko da, hizkuntzaren inguruko hausnarketa landuz, dauden egoerak, jarrerak, usteak eta praktika linguistikoak ezbaian jarriz eta helburutzat hartuz euskararekiko eta eleaniztasunarekiko jarrera baikorrak sustatzea eta praktikan ere eragitea.
Horrez gain, azken xede komunikatiboari erantzuteko behar dituzten trebezietan sakonduko dute ikasleek. Azken xedea, adibidez, herritar jakin batzuei elkarrizketa egitea baldin bada, elkarrizketaren ezaugarriak zein diren ikasiko dute, eta gaiaren gainean bildu duten informazioa elkarrizketa galderekin lotuko dute. Beste adibide bat: azken xedea komiki bat egitea bada, zeinetan hiztun mota ezberdinen arteko hartu-emanen istorio bat irudikatu behar duten, ikasleek komiki bat egiteko oinarrizko elementuak zein diren ikasiko dute, eta bestetik, hiztun mota bakoitzaren errealitate komunikatiboa zein den aztertuko dute (nola pentsatzen duen, pentsamendu horren arabera zer esango lukeen edo-eta nola hitz egiten duen).
Bidaia kooperatibo honetan irakaslea laguntzaile eta aholkulari izango dute.
3.- FASEA: GAUZATZE FASEA
Fase hau ekintza fasea izango da, “kontsignaz” beteriko fasea, alegia.
Orain arte bildutako informazio guztian oinarrituta, azken helburuari erantzuteko ekintzak egingo dira: bildutako informazioa antolatu, testu mota jakin batean kokatu, hizkuntza mota askotarikoak erabili (digitala, grafikoa, idatzia edo ahozkoa). Modu kooperatiboan egingo dute lan.
Materiala ekoizten ari diren bitartean, autozuzenketa eta taldekoa ere landuko dituzte.
4. FASEA: XEDEA EKOIZTEA ETA PLATAFORMARA IGOTZEA
Ikasleek, sekuentzia bakoitzaren amaieran, helburu zuten materiala ekoiztu eta plataformara igoko dute.
Prozesu honek, euskararen eta eleaniztasunaren inguruko balioez hausnartzeko aukera eskainiko die. Curriculumaren euskal dimentsioan murgilduz eta praktika eta ohitura linguistikoak aldatuz, euskara gehiago erabiltzea lortu nahi litzateke.
Bestalde, sekuentzia bakoitzeko ebaluazioan harritu dituena edo deskubritu dutena azpimarratzean, hizkuntzaren dimentsio eta balio anitzez jabetuko dira. Glosategiaren bidez soziolinguistikarekin eta euskararekin lotura duten hainbat kontzeptuen esanahia barneratuko dute.
Sekuentziak osatzea, norbere ezagupenak neurtzeko eta usteak ezbaian jartzeko bide eraginkorrenetakoa izango da.
Saiatuko gara, eskola desberdinetan landutako material desberdinak elkarrekin zintzilikatu ahal izateko bideak egiten. Lortuz gero, materialen arteko trukeak, lehiaketak, etab. antolatu ahal izango lirateke.
5. FASEA: EBALUAKETA
Ebaluazio-irizpideetan, besteak beste, honako irizpideak ditugu azpimarragarri:
1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea,
1.5. Ea landutako ahozko testuen esanahi osoa eta horien atalen lotura logikoak berreraiki eta ahoz adierazten dituen.
7.- Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzak erabiliz, Euskal Herriko errealitate elebiduna interpretatzea.
7.1. Ea deskribatzen duen ikastetxeko egoera soziolinguistikoa, soziolinguistikaren oinarrizko zenbait kontzeptu aplikatuz.
7.3. Ea errespetuzko jarrera ageri duen Euskal Herriko hizkuntza ofizialekiko.
8.- Euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan parte hartzea eta ohiko komunikazio-egoeretan euskara erabiltzea.
9.- Oinarrizko ezagutza soziolinguistikoak erabiliz, hizkuntza errealitateen aniztasunaz kontzientziatzea.
9.1. Ea identifikatu eta errespetatzen dituen ikasgelan, ikastetxean eta inguruan dauden hizkuntzak, eta hizkuntzekiko eta horien hiztunekiko aurreiritziak baztertzen dituen.
9.2. Ea inguruan dagoen eleaniztasunarekiko eta kultura aniztasunarekiko jarrera positiboa eta errespetuzkoa ageri duen.
Fase bakoitzaren amaieran, edo irakasleak egokiago ikusten badu sekuentziaren amaieran, ikasle bakoitzak zertan ikasi duen eta talde gisa zer ikasi duten zehaztu beharko dute:
- Gai curricularraren ezagupenari eta ulermenari dagokionez.
- Komunikazio mailan izan dituzten beharrei eta lortu duten gaitasunari dagokionez.
- Behar ziren bitartekoak erabiltzeko lortu duten gaitasunari dagokienez.
- Praktika linguistikoetan izandako garapenari dagokienez.
Ikasle bakoitzaren edo-eta gelako aniztasuna kontuan hartu nahi ditugunez, lehenetsiko da ebaluazioa izatea formatiboa. Sekuentzia didaktikoarekin abiatzeko garaian, testuinguratze fasean ikasleek zituzten ezagutza eta konpetentziak alderatuko dira azken ekoizpen fasean lortu denarekin. Ikasle edo-eta ikasle-talde bakoitzak bidean egindako aurrerapena baloratuko da, eta ez azken emaitza bere horretan bakarrik.
Proposatzen dugun metodologiaren egitura eta oinarri nagusiak irudi honen bitartez irudikatzen dira:
BALIABIDEAK
IKTak. Eskola 2.0 egitasmoko baliabideak izango ditugu: arbel digitala gela osorako eta ordenagailu eramangarri bana ikasle bakoitzarentzat. Hori kontuan izanda:
- “Tribuaren Berbak” programako bideo zatiak ikusiko dira.
- Informazioa bilatzeko Internet erabiliko dugu.
- Informazioa jasotzeko eta materiala ekoizteko bideo-kamerak, grabagailuak, mikroak, proiektoreak, etab. erabiliko dira.
- Gaiak aurkezteko, txostenak idazteko eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpenetarako sarean aurki ditzakegun aplikazio libreak erabiliko ditugu (Google Drive)
LANAREN EGILEAK
Zuzendaria:
Kike Amonarriz Gorria. Tolosa (1961)
Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 1985)
ETBko “Tribuaren Berbak” saioaren zuzendaria eta gidaria, eta une honetan “Burubero” lehiaketaren aurkezle. ETBko hainbat pragramatan aritua: “Hau da Hau”, “Balinda”, “Txiskola”, “Sikofonia”, “Mihiluze” eta orain “Tribuaren berbak” eta “Burubero”.
Euskararen alorrean hainbat erakunde eta esparrutan lan eginikoa: Tolosako gau-eskola, Tolosaldea Birreuskalduntzeko Elkartea, Tolosako Udaleko Euskara Zerbitzua, SIADECO Ikerketa taldea, Galtzaundi Euskara taldea, Topagunea… Euskararen Aholku Batzordeko partaidea.
Sekuentzia didaktikoen koordinazioa eta lanketa:
Iñaki Zapirain Retegi. Errenteria (1982)
Arte Ederretan lizentziatua, “Ikus-entzunezkoak eta argazkigintza” espezialitatean (EHU, 2005)
Irakasle-ikasketetan diplomatua, Heziketa Berezian espezializatua (EHU, 2013)
Gaur egun, Orereta ikastolako irakaslea.
Euskal Telebistako hainbat programatan aritua, errealizazioan: “Wazemank”, “Martin”, “Betizu”, “Mi querido Klykowsky”, “Bi eta bat” eta “Mihiluze”.
Honako ekoizpen hauetan ere partaide eta lankide: Mihiluzeko mahai-jolasa, PC jolasa, web-orriko edukiak eta jolasak, eta mugikorretarako aplikazioa.
Aholkularia:
Josune Zabala Alberdi. Donostia (1978)
Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa-gaitasuna burutua (EHU, 2008).
Gaur egun, ikertzaile-teknikaria Soziolinguistika Klusterrean, “Ahozko hizkuntzaren didaktika testuinguru soziolinguistiko eleanitzetan” gaian.
Lan-ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntza-ikerkuntzaren (H1/H2) alorra landu du: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile, Euskara Biziberritzeko Planetan aholkulari, Mondragon Unibertsitatean irakasle eta Mintzola Fundazioan zuzendari izandakoa.
Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera, EHU) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazioak gauzatzen dihardu egun.
Alderdi teknikoa:
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa. Hauek dira parte hartu duten lantaldeko kideak:
Elixabet Almandoz
Nora Alvarez de Eulate
Nagore Etxaniz
Olaia Etxeberria
Saioa Labaka
Iñaki Zapirain Retegi

"TRIBUAREN BERBAK" SAIOKO LAN TALDEA
Hauek dira sekuentzia hauetan erabili ditugun “Tribuaren Berbak” saioaren ataletan parte hartu duten “Orio produkzioak” ekoiztetxeko lantaldeetako kideak.
Zuzendaria: Kike Amonarriz.
Errealizadorea: Xabier Zapirain.
Gidoilariak: Andoni de Carlos, Idoia Garzes.
Produkzioa: Julen Imaz, Naroa Sancho, Javi Arbillaga, Yurre Elizalde.
Erredakzioa: Idoia Garzes, Nerea Navarro.
Irudia eta edizioa: Ion Urkijo, Antton Aldekoa, Asier Izagirre, Izaskun Bernedo.
Produktore eragilea: Beñat Ibarbia.
Saioaren babesleak: Laboral Kutxa eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.

BIBLIOGRAFIA
AMONARRIZ, KIKE (2004). Ahozkotasuna eremu ez-kurrikularrean. Hizkuntz proiektuaren markoan, BAT 51: 137-156.
AMONARRIZ, K. (2002). Hizkuntzaren adierazkortasuna eta sormen ahalmena: gazteak eta euskara mendearen hasieran. Ikastolen Elkartea: IX: Jardunaldi Pedagogikoak: 417-465
AMORROTU, E; ORTEGA, A; IDIAZABAL, I.; ETA BARREÑA, A. (2009). Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak. Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila. Gasteiz.
http://www.unescoetxea.org/dokumentuak/jarrerak_2009.pdf
ASKOREN ARTEAN (2013). Ikasleak hiztun. 2011ko Arrue proiektua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz
ASKOREN ARTEAN (2012). Hizkuntzen kale-erabileraren VI.neurketa, 2011. BAT 84
ASKOREN ARTEAN (2010). Soziolinguistika eskuliburua. Soziolinguistika Klusterra/E.Jaurlaritza.
BRETON, R. (2003). Atlas des langues du mond.” Paris: Autrement
BRONCKART, J.P. (1985). “La enseñanza de lenguas frente a sus contradicciones”, in J.P. Bronckart (Ed.): Las ciencias del lenguaje: ¿un desafío para la enseñanza? Paris: UNESCO. (9-17).
CALVET, L-J. (2011). Il était une fois 7000 langues”.Paris. Fayard
CRYSTAL, D. (2011). A little book of language”. London. Yale books
DOLZ, J. & GAGNON, R. (2010 [2008]). “El género textual, una herramienta didáctica para desarrollar el lenguaje oral y escrito”, Lenguaje, 38 (2): 497-527.
DOLZ, J.; NOVERRAZ, M. & SCHNEUWLY, B. (2001). Séquences didactiques pour l’oral et pour l’ecrit; Notes méthodologiques. Bruxelles: De Boeck.
DOLZ, J. & SCHNEUWLY, B. (1997). “Géneros y progresión en expresión oral y escrita. Elementos de reflexión a partir de una experiencia realizada en la Suiza francófona”, Textos de didáctica de la lengua y literatura 11: 77-98.
DE PRIETO, J.F. & SCHNEUWLY, B. (2003). “Le modèle didactique du genre: un concept de l’ingénierie didactique”, Les Cahiers Théodile, 3: 27-52.
ERIZE, XABIER (1997). Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa 1863-1936. Nafarroako Gobernua. Iruñea
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.
EUSKO JAURLARITZA (2014). V. Mapa Soziolinguistikoa. 2011. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.
EUSKO JAURLARITZA (2013). V. Inkesta Soziolinguistikoa. 2011. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.
GARCIA AZKOAGA, I. & DIAZ DE GUEREÑU, (2012). “Hizkuntza garatzeko baliabideak Curriculuma Norbanakoari Egokitzeko (CNE) programetan: Sekuentzia Didaktikoaren zenbait gogoeta”, Ikastaria, 18: 117-135.
GARZIA, JOXERRA (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania. Irun
IDIAZABAL, I. & LARRINGAN (2002). “La competencia discursiva: una noción clave para la didáctica de las lenguas y la didáctica del plurilingüismo”, in Actas II Simposio Internacional Bilingüismo. Universidad de Vigo.
IBARRA, ORREAGA (2011). Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa. N.U.P. Iruñea
IZAGIRRE, KOLDO (2010). Autopsiarako frogak. Susa. Zarautz
KAGAN, S. (1999). Cooperative Learning. San Clemente: Resources for Teachers, Inc
LARRINGAN, L.M & IDIAZABAL, I. (2012). “Sekuentzia Didaktikoa: ekintza didaktikoaren zutabe eta ardatz minimoki fidagarria”, Ikastaria 18: 13-44.
MIELGO, R.; OCIO, B & OCERINO-JAUREGUI, J. (2012). “La Secuencia Didáctica recurso para la enseñanza plurilingüe: experiencias de centro para la formación continua”, Ikastaria 18: 87-116.
MITXELENA, KOLDO (2000): Koldo Mitxelena gure artean. Irun: Alberdania.
RUIZ BIKANDI, U. & CAMPS, A. (coords.) (2007). “La formación de docentes para situaciones plurilingües. Presentación del monográfico dedicado a Formación docente y plurilingüismo”, Cultura y Educación: Revista de teoría, investigación y práctica 19, 2.
SANCHEZ CARRION, J.M. (1987). Un futuro para nuestro pasado. Lizarra.
SARASUA, JON (2013). Hiztunpolisa. Euskaltasunaren norabidean apunteak. Iruñea. Pamiela.
SCHNEUWLY, B. & BAIN, D. (1998). “Mecanismos de regulación de las actividades textuales: estrategias de intervención en las secuencias didácticas”, Textos de didáctica de la lengua y literatura 16: 25-46.
ZALBIDE, MIKEL (2002). Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio?. Ikastolen IX. Jardunaldi Pedagogikoak. Donostia. Ikastolen Elkartea.
ZUAZO, KOLDO (2008). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Donostia. Elkarlanean