ZERGATIK JOTZEN DUGU GAZTELANIARA? NORA JO?
Aurreko jardueretan aztertu dugu zein neurritan nahasten ditugun hizkuntza desberdinak. Baina zerbait berezia esan nahi dugunean, adierazkortasuna lortu nahi dugunean edo esan behar dugunari indarra erantsi nahi diogunean nora jotzen dugu? Euskalkira, gaztelaniara, edo batuan bertan bilatzen ditugu baliabideak?
Galdera hauen lehen erantzunak Asisko Urmeneta marrazkilariaren bideoan aurkituko ditugu:

Bideoa ikusi eta gero, talde handian, iritziak emateko gida aintzat hartuz, Asiskok aipatu dituen ideiekiko adostasun edo desadostasun maila adieraziko duzue. Bestalde, Asiskok aipatu dituen bi kontzeptu hauek ongi ulertu ote diren eztabaidatuko duzue: euskara informala eta euskara “in formol”a.
Eztabaida amaitutakoan, Anjel Lertxundiren elkarrizketa ikusiko dugu:
Eztabaida amaitutakoan, Anjel Lertxundiren elkarrizketa ikusiko dugu:
Orain talde txikitan bilduko zarete eta ondoren planteatuko dizkizuegun galderen erantzunak adostu beharko dituzue arkatzak erdira teknika erabiliz. Erantzunak adostutakoan, lan-koadernoan idatziko dituzue.
Hauexek dira galderak:
Hauexek dira galderak:
- Lertxundiren ustez, norena da hizkuntzaren adierazkortasun faltaren arazoa, hizkuntzarena ala hiztunona?
- Non ikusten du arazorik handiena Lertxundik?
- Hiztunok zein jarrera hartu beharko genuke bere ustez?
- Eta hezkuntzan zer egin beharko litzateke? Zer landu beharko litzateke gehiago?
- Ados al zaudete bere planteamenduekin? Zertan bai edo ez, eta zergatik?