9. JARDUERA
ZER JARRERA DUTE EUSKARAREKIKO?
Sekuentzia guztian zehar etorkinez jardun dugu, baina, oraindik ez dakigu beraiek zer nolako bizipenak izan dituzten gure hizkuntzarekin, nolako jarrera duten euskararekiko, edo nola eta zergatik hurbildu diren euskarara.
Hitza beraiei emango diegu, beraz. Entzun arretaz zer dioten Gernikako ikasle hauek!

Ikasle hauen bizipenak entzun ondoren, ezagutu ditzagun gure artean ditugun etorkinen edo beraien seme-alaben bizipenak.
Zuen artean ba al dago Euskal Herritik kanpo jaiotakorik? Edo Euskal Herritik kanpo jaiotako gurasoren bat duenik?
Kasu horretan, kontatuko al zenuke zure esperientzia gelaren aurrean? Anima zaitez!
Zuen gelan horrelako kasurik ez balego, edo inor animatuko ez balitz bere esperientzia kontatzera, eskolako beste ikasle edo gurasoren bat gonbidatu zenezakete gelara!
Hurrengo bideoan ikusiko dugun pertsona ere gurasoa da. Kubatarra da, Eskoriatzan bizi da eta Yuli Vargas du izena. Ikusi bideoa eta ezagutu bere bizipenak!

Bideoa ikusi ondoren, eta talde handian, Yuli Vargasen hitzetatik zer azpimarratuko zenuketen komentatu dezakezue.