GURE HIZKERAN ARAKATZEN
Baina guk geuk nola hitz egiten dugu? Euskaraz ari garenean ere zein neurritan tartekatzen ditugu erdarazko hitz, esamolde edo klixeak?
Horixe aztertuko dugu jarduera honetan, talde txikitan bilduta. Euskaraz ari zaretenean ere, erdaraz tartekatu ohi dituzuen “modako” edo “gazte hizkera” kutsua duten hitzak edo esamoldeak identifikatu beharko dituzue eta zerrenda bat osatu.
Bilaketa lana errazteko, whatsappetan, ahozko mezuetan edo sare sozialetan azken hilabetean bidali edo jaso dituzuen mezuak erabil ditzakezue. Seguru bat baino gehiago direla!
Hori bai; hitz edo esamolde bat zerrendan sartzeko baldintza hau bete behar du: denek erabilia izatea, edo gutxienez, azken hilabetean denek entzuna izatea zuen inguruan. “Osea”, ohikoa eta erabilera arruntekoa izatea.
Jarduera hau gauzatzeko 1-2-4 teknika erabiliko dugu. Modu honetan, talde txiki bakoitzean gehien erabiltzen dituzuen hitzak identifikatuko dituzue.