1. JARDUERA
AURKEZPENA
Euskaraz dakigun hiztunon jatorria gero eta anitzagoa da: zuen gelako ikaskideen artean ere denetarik egongo da: euskara ez dakiten gurasoak, pittin bat dakitenak, euskaldun berriak, batuaz ari direnak edo euskalkian hitz egiten dutenak.
Seguru gelako ikaskideok ere ez duzuela berdin hitz egiten euskaraz. Izan ere, gaur egun, euskal hiztunon artean, euskararen ezagupen-maila desberdinak aurki daitezke, nahiz batuari dagokionez, nahiz euskalkien kasuan.
Eta ez hori bakarrik. Ikasle guztiek dakizue, hobeto edo okerrago, hizkuntza bat baino gehiago: euskara, gaztelania edo/eta frantsesa, ingelesa, eta agian, baita besteren bat ere. Horren ondorioz, ez da harritzekoa, hizkuntzak nahastea. Eta horrela sortu dira, gure inguruan horren ohikoak diren euskañola edo frantseuskara bezala ezagutzen ditugunak.
Sekuentzia honetan, nolako euskara hitz egiten dugun aztertuko dugu eta berau hobetzeko eta aberasteko bideak proposatu. Eta helburu horiek praktikara eramateko, amaieran, taldeka bideoak grabatuko dituzue youtuberrek egin ohi duten modura eta kanal batean zintzilikatuko ditugu.
Agian, oraindik ez duzue oso garbi ikusten zein den atal honen gai nagusia. Bada, ea lagungarri eta argigarri zaizuen “XXI. mendean, hamaika tribu, hamaika euskara” atalari Kikek egin zion sarrera.

Eta orain, bideoa ikusi duzuela, komentatuko al duzue talde handian, zuen ustez, zein izango den sekuentzia honetan landuko dugun gaia? Eta zeintzuk izan daitezke gai hau landuz lortu nahi diren helburuak?