ROBOTIKATIK APLIKAZIOETARA
Zientziaren garapenari esker, asko aurreratu da hizkuntzen inguruko ikerketan eta hizkuntzak ahoz nahiz idatziz darabiltzaten produktuen garapenean: itzultzaile-automatikoak, ahozko itzulpenak, hizkuntzak darabiltzaten makinak eta aplikazioak...
IXA taldeko Xabier Arregiri egindako elkarrizketa honetan, talde hauek nola egiten duten lan jakingo dugu eta hainbat aplikazio praktiko ezagutuko ditugu.

Bideoa ikusi eta gero, erantzun ondorengo galdera:
Zuen ustez, asmatuko al da inoiz hizkuntza desberdinetan hitz egiten duten pertsonen artean bat-bateko itzulpena egingo duen gailurik?
Galdera honen inguruan eztabaidatuko duzue talde txikian eta jasotako iritziak gorde ditzakezue sekuentziaren amaieran egingo dugun toberarako.
Amaitzeko, eta talde txikitan beti, zuen (edo etxeko) ordenagailua, telefono mugikorra, eta sare sozial eta plataformarik ohikoenak (erabiltzen dituzuenak), zein hizkuntzatan dituzuen konfiguratuta aztertuko dugu, eta ea euskaratzeko aukerarik eskaintzen duten. Horretarako, lan-koadernoko txantiloia erabili.
Talde txikitan bildutako informazioa talde handian aurkeztuko duzue bozeramaileek eta zuen iritziak ere eman ahal izango dituzue. Horretarako erabili ahozko azalpenak emateko gida.