11. JARDUERA
ESKETXA PRESTA DEZAGUN
Esketxa prestatzeko eta entsaiatzeko ordua iritsi da. Bazen garaia! Testua idatzita dagoenez, taldekideen artean honako ardurak banatu beharko dituzue:
Entsaioa egin eta gero, sortu diren oharrak jaso eta grabatutako bideoa ikuskatuko duzue, esketxaren behin betiko bertsiora iritsi arte.
Emanaldiari begira, bestalde, ‘Antolakuntza-taldea’ osatu beharko litzateke talde txikitako partaide banarekin emanaldia antolatzeaz arduratu dadin: eguna eta ordua finkatu, ikastetxeko beste geletan publizitatea egin eta beraien partaidetza berretsi, aurkezlea izendatu eta emanaldiaren lekua prest eduki.

- Produkzio-arduraduna. Esketxerako behar den guztia prest edukitzeaz arduratuko da: entsaiatzeko lekua, objektuak, arropak, edo behar den zernahi.
- Grabaketa-arduraduna. Komeni da entsaioa grabatzea, errepasatu eta hobetu ahal izateko. Grabaketarako materiala lortzeaz eta grabatzeko leku egokia aurkitzeaz arduratuko da.
- Gidoi-arduraduna. Entsaiorako gidoiak inprimatuta izateaz arduratuko da eta entsaioan zehar gidoian sor daitezkeen aldaketak jasoko ditu.
- Zuzendaria. Esketxaren eszenaratzearen ardura izango du. Aktoreak zuzenduko ditu eta hauek non eta nola kokatuko diren zehaztuko du.