NOLAKOA DA DARABILGUN EUSKARA?
Ikusten ari garen bezala, bi hizkuntza elkarrekin bizi direnean, bi hizkuntzak nahastea oso fenomeno arrunta da. Baina hizkuntza bakoitzaren pisua edo proportzioa nolakoa den, emaitzak oso diferenteak dira.
Ideia hau modu argiagoan azaldu nahirik Kikek esperimentu moduko bat egin zuen. Ikus ezazue!

Gustatu al zaizue esperimentua? Guk ez dizuegu eskatuko gauza bera egin dezazuen, baina bai ordea, talde txikitan bilduta, bakoitzak lan-koadernoan zehaztea, egunean zehar erabiltzen duzuen euskarak zenbat izan ohi duen euskara batutik, euskalkitik edo erdaratik (gaztelania, frantsesa edo beste hizkuntza bat izan), gutxi gora-beherako proportzioak jarriz, noski! Talde txikian bildutako datuen batez bestekoak aterako dituzue eta bozeramaileek datu hauen berri emango dute.
Ondoren, talde handian aztertuko duzue ea jaso diren emaitzak antzekoak diren gelakide guztien artean edo desberdintasun handiak dauden. Hala balitz arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen eztabaidatuko duzue.