ZENBAT HIZKUNTZA DAKIZKIGU GELAN / ESKOLAN?
Euskal Herrian hitz egiten den hizkuntza kopuruaren inguruan aritu gara orain arte, baina zuek, zenbat hizkuntza dakizkizue, non ikasi dituzue, eta zein mailatan menperatzen dituzue?
Galdera horiei erantzuna emateko, talde txikitan bildu eta osa ezazue lan-koadernoan duzuen taula.
Guztiek taula bete ondoren, taldeetako bozeramaileek atera diren hizkuntzen berri emango dute talde handian, gelako hizkuntzen zerrenda osatuz. Hizkuntza hauek, ordea, bi multzotan banatuko ditugu:
Bukatzeko, talde txikitan, ondorio orokorrak aterako dituzue. Irakasleak, gelan azaldu diren hizkuntzak taldeen artean banatuko ditu eta talde bakoitzak, horien inguruko oinarrizko informazioa osatuko du:

- Gelakideen etxeko hizkuntzak.
- Gelakideek ikasitako hizkuntzak (eskolan edo beste nonbait).
Bukatzeko, talde txikitan, ondorio orokorrak aterako dituzue. Irakasleak, gelan azaldu diren hizkuntzak taldeen artean banatuko ditu eta talde bakoitzak, horien inguruko oinarrizko informazioa osatuko du:
- Aurretik ba ote zenuten hizkuntza horien berri.
- Non hitz egiten diren.
- Zenbat hiztun dituzten.
- Zein hizkuntza familiatakoa den.
- Hizkuntza horretan ezaguna den zerbait edo norbait.
- Bestelako datu deigarriren bat.