ESKOLAKO EGOERA HOBETZEKO HAUTAGAITZAK
Sekuentziaren aurkezpenean aipatu dugun bezala, pentsatu hauteskunde kanpaina batean zaudetela. Jarduera aurrera eramateko taldetan banatuko zarete eta talde bakoitza hautagaitza bat izango da. Hautagaitza hauen egitekoa oso garrantzitsua izango da: eskolako egoera hobetzeko plan bat aurkeztea. Alegia, eskolarako zuen hauteskunde-programa osatu beharko duzue.
Hautagaitza osatzen duzuenon artean, bakoitza alor batetaz arduratuko da.
Egin kontu, sekuentzian zehar proposamenak landu beharko dituzuela, taldean eztabaidatu eta osatu, eta amaieran ahoz azaldu beharko dituzue hautagaitzen aurkezpen-ekitaldian, gainerako ikasleen aurrean, horiek hautatu dezaten zein den hautagaitzarik egokiena. Baina hori aurrerago izango da.
Orain, talde bakoitzak hautagaitzaren izena aukeratuko du eta zuetako bakoitzak zein alor landuko duen erabakiko du honako hauen artean: gela barruko giroa, ikasgaiak, instalazioak, baliabide teknologikoak, jarduera osagarriak, euskara, irteerak edo zuek ontzat jo dezakezuen besteren bat. Gogoan hartu, zuetako bakoitzak landuko duen alorra aurkeztu beharko duela, gainerako taldekideekin batera, hautagaitzen aurkezpen-ekitaldian.
Hautagaitzari buruzko datuak lan-koadernoko taulan idatziko dituzue.