ZENBAT HIZKUNTZA DAGO MUNDUAN?
Badakigu munduan hizkuntza asko hitz egiten direla, baina zer gehiago dakigu gai honen inguruan? Berehala ikusiko dugu!
Erantzun ondorengo galdera hauek talde txikitan eta idatzi erantzunak lan koadernoan!
Galderak erantzun ondoren, talde bakoitzeko bozeramaileak bere taldean bildutako informazioaren berri emango du talde handian.
Horretarako ahozko azalpenak emateko gidaz balia zaitezkete.
Talde guztien informazioa bildu ondoren, bideo hau ikusi eta talde txikian eman dituzuen erantzunak zuzendu eta informazioa osatu.

- Zenbat hizkuntza dago munduan? Eta zein hizkuntza ezagutzen dituzue?
- Zein dira munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzak?
- Zuen ustez munduko estatuen mapa (mapa politikoa) eta hizkuntzen mapa bat datoz? Zergatik?
- Hizkuntza guztiek garrantzi berdina al dute munduan?