1. JARDUERA
AURKEZPENA
Euskal Herriko edozein kaletara atera eta euskara, gaztelania edo frantsesaz gain, asko dira entzungo ditugun hizkuntzak. Horietako batzuk identifikatu ahal izango dituzu, baina ziurrenik beste batzuk ez duzu jakingo ezta zein hizkuntza diren ere!
Litekeena da, gelan bertan, edo auzoan, etxeko hizkuntza bezala, aipatu ditugun hiru horietatik aparteko besteren bat darabilen ikaskide edo lagunen bat izatea. Agian, lerro hauek irakurtzen ari zaren zu zeu!
Hori dela eta, sekuentzia honetako aztergaia Euskal Herrian gaur egun bizi dugun hizkuntza aniztasuna izango da.
XXI. mendean ezagutzen ari garen migrazio fenomenoak izango ditugu hizpide nagusi. Baina arreta bereziz aztertuko dugu, ikastetxean bertan ditugun eta gure inguruan, edo Euskal Herrian oro har, bizi diren etorkinak nondik datozen eta zein hizkuntza darabiltzaten.
Sekuentzia honetan zehar, bestalde, ikastetxeko hizkuntzen oinarrizko hiztegia osatu beharko duzue. Hiztegia, liburuxka formatoan landuko duzue eta ondoren, eskolako webgunean zintzilikatuko duzue.
Eta gaiari heltzeko, bideo hau ikusiko dugu!