11. JARDUERA
NOLA SORTU ESLOGAN EDO LELO ERAGINKORRAK?
Galdetuz gero, seguru gogoan izango dituzuela publizitate iragarkietako eslogan batzuk. Nahi gabe ere, buruan iltzatuta geratzen dira askotan.
Baina esloganak ez dira horren erraz sortzen. Eslogan on bat sortzeko oinarrizko ideia batzuk aintzat hartu behar dira.
Azter ezazue orain talde txikitan “Hobea” arrautzen eslogana:
“Hobea arrautzak, bertokorokoak!”
Eslogan eraginkorra al da? Zein ezaugarri ditu?
Jarraian dituzue eslogan eraginkor batek izan behar dituen ezaugarriak:

ESLOGAN ERAGINKORRAREN EZAUGARRIAK
- Laburra (gehienez 8 hitz) - Gogoratzeko erraza - Buruan iltzatzen den horietakoa - Irribarrea sortarazten duena, sinpatikoa - Hitz arruntak eta ezagunak darabiltzana - Zerbaitetarako deia edo bultzada izan behar du |
Eslogan on batek bete behar dituen ezaugarriak ezagutu ondoren, ikusi Di Da publizitate-agentziakoek lelo bat sortzeko darabilten metodoari buruzko bideoa!
Bideoa ikusi ondoren, talde handian komentatu itzazue, publizitate-agentziakoen lanean atentzioa ematen dizueten aspektuak.