14. JARDUERA
SORTZAILE TALDEA:
Kanpainaren eslogana erabiliz irudiak, kartelak, argazkiak edo bideoak diseinatu eta sortu beharko dituzue.
(Bi talde egin ditzakezue, euskarri ezberdinetako iragarkiak sortuz.)
EKOIZPEN TALDEA:
Kanpaina gauzatzeko bideak prestatu eta landu beharko dituzue: kartelak jartzeko lekuak zehaztu, baimenak eskatu, eskolako webgunearen arduradunarekin bildu (iragarkiak sarean zintzilikatzeko), Whatsapp zenbakien zerrenda osatu, sare sozialetan kanpaina zabaltzeko bidea pentsatu…
KOMUNIKAZIO TALDEA:
Kanpainaren aurkezpena prestatu beharko duzue: beste ikasleen aurrean, herriko prentsa, irakasleak, guraso ordezkariak... Kanpaina sortzeko arrazoiak azaldu beharko dituzue eta zabaldu nahi den mezuaren berri eman.
KOORDINAZIO TALDEA:
Kanpainaren lanketan lanean ari diren taldeak koordinatu beharko dituzue. Talde bakoitzaren arazoak konpontzen saiatu eta prozesua aurrera doala ziurtatu. Bestalde, egutegia zehaztu beharko duzue eta honen kontrola eraman.

Talde bakoitzak zehaztutako epean gauzatu beharko du bere egitekoa.