EUSKARA TEKNOLOGIA ALORREAN ETA MUNDUAN
Denok erabiltzen ditugu teknologia berriak eta internet. Erabilerarik ohikoenak zeintzuk diren gogoratzeko, Berriemaileek baliabide hauek zertarako erabili ohi dituzten ikusiko dugu.

Berriemaileek esan dizkigute beraienak, baina bat al datoz teknologia berriak erabiltzeko dituzuen moduak eta helburuak beraiek aipatu dituztenekin? Komentatu ezazue ahoz talde handian.
Segidan, eta “Euskararen tamaina” sekuentzian aipatu bagenuen ere, jarduera honetan zehazkiago aztertuko dugu zertan den euskara teknologia berrien esparruan.
Aurrena, Kikek programan emandako datuak ezagutuko ditugu eta “.eus” Fundazioko Iratxe Esnaolari egindako elkarrizketaren zati bat entzungo dugu.

Entzun berri ditugun datuak telebistan ezagutarazi zirenetik denbora pasa da eta seguruenik aldatu ere aldatuko ziren! Horixe da deskubritu beharko duzuena: zertan dira gaur egun Kikek aipatu dituen datuak?
Lan-koadernoko taula osatu beharko duzue horretarako.
Datuak eguneratzeko lagungarri gerta dakizkizueke iturri hauek.