5. JARDUERA
EREDU EGOKIEN BILA
Egin beharko duzuen lanari tamaina hartzen hasteko, ikus ezazue historia modernoan hizlari onaren fama izan duten pertsonaia hauen inguruko bideo laburra.

Eta orain, zuen inguruan, edo hedabideetatik ezagutzen dituzuen hizlari onak aipatzea eskatuko dizuegu. Erreferente hauek, beraz, zuen inguru hurbilekoak izan daitezke -familiakoak, ezagunak, irakasleak...- edo pertsonaia ezagunak: kirolariak, politikariak, esatariak...
Jarduera hau burutzeko, hautagaitzaka bilduko zarete. Zuetako bakoitzak gustuko dituen bizpahiru erreferente aipatuko ditu eta izen bakoitzarekin batera zein hizkuntzatan den trebea eta zergatik iruditzen zaizuen hiztun egokia arrazoitu beharko duzue. Jarduera hau ahoz egingo duzue, txandak errespetatuz eta besteen ekarpenak entzunez.
Iritziak emateko gidaz balia zaitezkete.