ESAERA ZAHARRAK BERRITZEN
Ezagutzen dituzuen esaera zahar edo atsotitzak gogora ekarri beharko dituzue jarduera honetan, esaera zahar-berrituak sortzea izango baita jarraian egin beharko duzuena.
Horretarako, esaera zahar batzuk hartu eta zuen egungo errealitatera egokitu beharko dituzue, edo esaera horietan oinarrituta, berriak sortu.
Bideo honetan aurkituko dituzue nola egin daitekeen ikusteko, adibide batzuk!

Jarraian, talde txikitan banatu eta esaera zaharren edozein bilduma erabiliz, edo gogoan dituzuenak abiapuntutzat hartuz, bakoitzak esaera zahar-berritu bat sortu beharko duzue.
Bideoan ikusi duzuen bezala, esaera zaharrak berritzeko modu desberdinak daude: esaera zaharraren zati bat mantendu eta bestea aldatzea, esaera zaharraren egitura erabiliz hitz guztiak gaurkotzea (garai bateko kontzeptuak ideia modernoekin trukatzea), beste hizkuntza bateko esaera zaharrak itzuli eta egokitzea…
Lan-koadernoan dituzuen ereduak jarraituz, idatz itzazue zuenak.
Ondoren, talde txikitan, asmatu dituzuen esaerak bi zatitan banatuko dituzue eta zatiak bi zutabetan nahastu. Jolasaren helburua esaeren hasierei dagozkien amaierak aurkitzea izango da!
Lanak amaitutakoan, utzi bildumarako prest zuen esaera zahar-berrituen jolasa.