KRITIKA ETA UMOREA TOPERA!
Toberak interpretatuko dituzten taldeak finkatuko ditugu orain.
Gelako ikasleen artean bi edo hiru tobera taularatuko dituzuenez, talde txikiak binaka edo hirunaka elkartuko zarete, tobera gauzatzeko talde berriak sortzeko.
Jarraian, talde berri bakoitzak bere toberako kritikak zehazteari ekingo dio. Toberan gai horri buruz kritikatu nahi dituzuen aspektuak zerrendatuko dituzue, eta, horiek era umoretsuan adierazteko moduetan sakonduko duzue.
Horretarako, lehenik, gaiari buruz kritikatu nahi dituzuen hamar ideia zehaztu inolako beldurrik gabe. Eta kritika umoretsua eta satirikoa egin behar dugunez, lan-koadernoko taulan esango duzuena umorez nola esango duzuen ere idatzi.
Gogoan izan, kritikak umorez egiteko hainbat hizkuntza baliabide erabil daitezkeela. Hona adibide batzuk:
Behin kritikak zehaztuta, toberan parte hartuko duten pertsonaiak zein diren gogoratuko dugu eta ideia horiek pertsonaien ahotan kokatuko ditugu.
Hasteko, taldeko partaide bakoitzak toberan interpretatuko duen pertsonaia zehaztuko duzue. Jarraian, ideia horiek pertsonaiarekin lotu beharko dituzue eta esan beharrekoa bakoitzari jarri lan-koadernoko taula erabiliz.

- Pertsonifikazioa.
- Exagerazioa.
- Metafora.
- Absurdua.
- Konparazioak, etab.