ESKOLA-ORDUZ KANPOKO JARDUERAK ETA AISIALDIA
Orain badakigu ikasleok denboraren ehuneko txiki bat ematen duzuela eskolan. Horregatik dira horren garrantzitsuak eskola-orduz kanpoko jarduerak, aisialdia eta kultura-eskaintza eta kontsumoa.
Jarduera hasteko bideo bat ikusiko dugu, eskola-orduz kanpoko jarduerei eta Berrizko Institutuko gazteen aisialdiari eta euskararen erabilerari buruzkoa:

Besteena ikusi dugu, baina orain azter dezagun eskola-orduz kanpoko zer jarduera antolatutan hartzen dugun parte eta euskara zein neurritan erabiltzen den horietan.
Horretarako, orri birakariaren teknika erabiliz, zerrendak osatuko ditugu lan-koadernoan, eta horrekin batera, jarduera horiek nola garatzen diren zehaztuko dugu: euskaraz erabat edo nagusiki, bi hizkuntzetan berdintsu edo erdaraz bakarrik edo nagusiki.
Datuak aurrean dituzuela, erantzun itzazue galdera hauek talde handian: Nola ikusten duzue egoera? Zer egin beharko litzateke euskara gehiago egiteko?