ZERGATIK IKUSTEN DUGU GURE BURUA HORREN TXIKI?
Eskalaren inkesta egin dugun leku guztietan, herritarrek oso posizio baxuan kokatu izan dute euskara. Hori izan al da zuen erantzuna?
Bada, gizartean orokortuta dagoen uste hori aintzat harturik, eta talde txikitan bilduta, kaleko jendeak zergatik uste duen euskara, munduko hizkuntzen artean, dena baino askoz ere txikiagoa dela, aztertuko duzue.
Ikus ezazue arretaz, beraz, Bilbon eta Eskoriatzan jasotako erantzunen bideoa eta zerrendatu itzazue jendeak emandako arrazoiak. Zerrenda osatu eta gero, pisuzkoenak edo arrazoizkoenak iruditzen zaizkizuenak aukeratuko dituzue, zergatiak azalduz.
Horretarako, lan-koadernoko txantiloia erabil dezakezue.