10. JARDUERA
EROGLIFIKOAK
Hieroglifikoak, aintzinako egiptoarrek idazteko erabiltzen zituzten arren, hizkuntzarekin jolasteko ere erabil zitezkeela erakutsi ziguten “Mihiluze” programan, eroglifikoen bitartez.
Hemen azpian dituzuen eroglifikoak ikusi eta erantzunak asmatzen saiatu beharko duzue talde txikitan. Eroglifiko bakoitza asmatzeko denbora mugatua izango duzue.
Ondoren, irakaslearen laguntzarekin emandako erantzunak zuzenak edo okerrak diren argituko duzue talde handian. Asmatutako eroglifiko bakoitzarengatik puntu bat emango zaio taldeari. Ea zein taldek asmatzen dituen gehien!

Eroglifikoekin jolastu ondoren, irudietan agertu diren gakoak zein izan diren komentatuko duzue talde handian: hizkiak, onomatopeiak, musika notak...
Eroglifikoak aztertu ondoren, sortzaile lanetan hasteko moduan zarete! Talde txikitan, eroglifikoak sortu beharko dituzue zuen bildumarako. Aurrez aipaturiko gakoak eta teknikak erabil ditzakezuen arren, estrategiarik arruntena, asmatu behar den hitza, zentzua duten hainbat zatitan banatzea da, eta, zati horiei dagozkien marrazki edo argazkiak hurrenkera jakin batean jartzea.
Whatsappeko irudiak erabiliz ere sor ditzakezue zuen eroglifikoak.
Ireki ateak irudimenari!