SARRERA
Bai norbanako gisa, eta bai talde gisa –gelan edo eskolan- asko dira euskara gehiago erabiltzeko har ditzakegun erabakiak eta konpromisoak. Sekuentzia honetan, norberak edo taldeak, euskara gehiago erabili aldera bere eguneroko bizitzan egin dezakeenaz, jar daitezkeen helburuez, helburu horiek lortzeko erabil daitezkeen metodoez, eta alda daitezkeen joerez jardungo dugu. Helburua, beraz, epe labur eta ertainera begira, ikasleek egiten dutena baino euskara gehiago egitea da.
Gaur egun zenbat eta nola egiten duten, eta helburu gisa zer jarriko luketen aintzat harturik “sketx” emanaldi bat prestatuko dute sekuentzia honi amaiera emateko. Sketx horietan bi egoera irudikatuko dira: “Gaur” eta “Gero”.