TELEBISTA ETA IRRATIA PIZTUKO DITUGU
Gehienok ordu asko ematen ditugu telebista ikusten edo irratia entzuten, ezta? Gehiegi, agian? Eztabaida hau, hala ere, gerorako utziko dugu! Egia da, telebista ikusteko edo irratia entzuteko moduak asko aldatu direla, baina era batera ala bestera izan, zer ikusten dugu? Eta zer entzuten?
Hasteko, talde txikietan, honako galdera hauek erantzungo ditugu lan koadernoan dagoen taula betez:
Ondoren, konpara itzazue zuen erantzunak talde txikian: bakoitza, zein kontsumo neurritan kokatu da? Zer iruditu zaizkizue emaitzak? Uste baino ordu gehiago ala gutxiago ematen dituzue telebista ikusten edo irratia entzuten?
Ondoren, euskarazko telebista-programen eta irrati-kateen sailkapena osatuko dugu, musikaren kasuan erabilitako sistema berbera jarraituz.
Taulak guztiok bete dituzuenean, gelakide guztien erantzunak eta lortutako puntuak batuko dituzue eta gelako telebista-programen eta irrati-kateen sailkapena osatuko duzue.
Jarduera hau amaitzeko Gaztea Irratiko esatariei eginiko elkarrizketa ikus dezakezue.

- Zenbat ordu pasatzen ditugu batez beste egunero (asteburuak ere barne) telebista ikusten (zuzenean edo Internet bidez) eta zenbat ordu irratia entzuten?
- Batez beste ematen ditugun ordu horietatik zenbat denbora hartzen dute euskarazko emankizunek eta zenbat erdarazkoek? (Irratien kasuan programen hizkuntza hartuko dugu erreferentzia gisa eta ez jartzen duten musika).