ZER DIOTE GAZTEEK?
Sentipen orokortua omen da gazte askoren artean: helduek asko hitz egiten dute gazteei buruz, baina oso gutxitan entzuten dituzte. Hala uste al duzue zuek ere? Iritzi horretakoa da behintzat, gazteen ahotsa jaso duen Maite Quintanilla gazte ikerlaria. Jarduerari hasiera emateko, entzun dezagun zer dioen!

Honako hauek dira Maite Quintanillak elkarrizketan azaldu dituen ideia nagusiak:
Zuetako bakoitzak, lan-koadernoan, esaldi horietako bakoitzarekin ea zein neurritan dagoen ados ala ez markatuko du. Ondoren, arbelean, gelan izandako erantzunak nola banatzen diren apuntatuko duzue eta zuen iritziak talde handian kontrastatu.
- Gazteak, orokorrean, epaituak sentitzen dira, hizkuntzaren gaia dela eta.
- Gazteen ustez, gutxi galdetzen zaie gai honen inguruan.
- Euskararen aldeko hautu kontzientea egin duten gazteek eragin handia dute besteengan.
- Euskara, esperientzia eta bizipen positiboekin lotu behar da, eta, maila horretan, berebiziko garrantzia du aisialdiko eskaintzak.