1. JARDUERA
AURKEZPENA
Ez da gauza bera, lagunekin edo familiakoekin berriketan aritzea eta jendaurrean hitz egitea. Jende gehiena urduri eta deseroso egon ohi da jendaurrean hitz egitea egokitzen zaionean: bilera batean, ikaskideen aurrean, aurkezpen bat egitean,…
Horregatik, sekuentzia honetan, jendaurrean hobeto hitz egiten ikasteko teknikak ezagutuko ditugu eta hainbat aholku jaso.
Sekuentzia honetan oso lan-praktikoa jarriko dizuegu. Hauteskundeetan bezala, hautagaitzak sortuko dituzue eta eskola hobetzeko proposamen-sorta bat osatu beharko duzue eta zuen asmoak beste ikaskideei ahoz agertu. Lehia irabazten duen hautagaitzak bere asmoak agertuko dizkio ikastetxeko zuzendaritzari. Eta talde guztiek zuen asmoak bideo batean grabatuko dituzue eta eskolako webgunean zintzilikatu.
Eta hasteko, eta ikusteko jendaurrean hitz egiteak denoi sortzen dizkigula buruhausteak, ikusi Kike Amonarrizen bideoa.

Bideoa ikusi ondoren, talde handian komentatu ea horrelakorik sentitu ote duzuen inoiz: non, zein egoeratan...