ERAGOZPENAK GAINDITZEKO AHOLKUAK
Zenbat kostatzen da ohitura finko bat aldatzea? Asko, ezta? Aldaketa-prozesu bati ekin behar zaionean, garrantzitsua da bidean zer nolako oztopoak aurkitu ditzakegun aurreikustea, prest egoteko eta, horiek gainditzeko bitartekoak eta estrategiak izateko.
Euskararen erabilpenean aurrera egin nahi duten pertsonek ere, maiz, bidean oztopoak topatu eta horrelako ahuluneak sentitzen dituzte.
Hurrengo bideoan, EMUNeko Juanjo Ruizek azalduko digu erabileran aurrera egiteko ditugun eragozpenik handienak zeintzuk izan ohi diren eta gaztelaniara bultzatzen gaituzten arrazoi nagusiak zeintzuk diren.

Juanjo Ruizek elkarrizketan honako oztopo nagusi hauek aipatu ditu: deserosotasuna, errespetu faltaren ideia, aurreiritziak eta emozio mugatzaileak.
Talde txikitan eta Orri birakariaren teknika erabiliz, zehaztuko al zenukete, bai norbanako gisa eta bai talde gisa, markatu dituzuen helburuak lortzeko zein izan daitekeen, zuen ustez, bidean aurkituko duzuen oztoporik nagusia? (Juanjok aipatutakoa izan daiteke edo besteren bat). Eta nola aurreikusten duzue oztopo hori gainditzea?
Ikasle bakoitzak bere iritzia emango du eta jarduera amaitzeko talde txikitan eztabaidatuko duzue ea denak ados zaudeten eragozpen horien garrantziarekin eta horiek gainditzeko planteatu diren estrategiekin. Horretarako, iritziak emateko gidaz balia zaitezkete.