HAUTAGAITZEN PROGRAMA OSATZEN
Iritsi da zuen proposamenak lantzen hasteko unea!
Jarduera honetan hautagaitza bakoitzak zuen programa edo egitasmoa landu beharko duzue. Ondo pentsatu zer proposatu behar duzuen!
Zein alorretaz arduratu zarete? Bada, hasteko, zuen ardurapeko alorrari buruzko proposamenak bakarka landuko dituzue. Eta ondoren, proposamen horiek talde txikian (hautagaitza osatzen duzuen taldean, alegia) aurkeztuko dituzue. Horretarako, balia zaitezte iritziak emateko gidaz.
Talde txikian eztabaidatu beharko duzue arduradun bakoitzak proposaturiko ideiak onartzen dituzuen ala ez, edo nola hobetu edo egokitu litezkeen.
Aurkezpenak egiteko, eta eztabaidarako, dinamizatzaile-rola hartu dezake taldekide batek.
Proposamenak zehaztu eta adostu ondoren, hautagaitzaren aurkezpenean zuetako bakoitzak dagokizuen alorrean zer proposatuko duzuen jasoko duzue lan-koadernoan.