8. JARDUERA
POWER POINT AURKEZPENEN ANTOLAKETA
Power pointa osatzen hasi baino lehen, jakin dezagun zeintzuk diren power point eraginkor bat sortzeko kontuan hartu behar diren irizpideak. Hementxe dituzue eta ondo hartu gogoan!
POWER POINT ERAGINKORRAK SORTZEKO IRIZPIDEAK:
· Diapositibaren diseinu sinple eta argia aukeratu.
Bisualki atsegina izan behar du hartzailearen arreta eskuratzeko.
· Diseinu berdina erabili diapositiba guztietan.
Diapositibek diseinu bera izateak koherentzia emango dio aurkezpenari eta ulermena erraztuko du.
· Letra tipografia sinplea erabili.
Koloreak hondoarekin kontrastatu beharko du eta tamainak egokia izan behar du hartzaileak argi irakurri ahal izateko.
· Testu laburrak idatzi eta ideia nagusiak azpimarratu.
Testu luzeegiek ulermena oztopatuko dute.
· Irudiak erabili edukiak ilustratzeko.
Testuak irudiekin ilustratzeak ulermena errazten du.
· Diapositibek erakargarriak eta denek ulertzeko modukoak izan behar dute.
Ez kargatu edukiz.
Eta orain ariketa praktiko bat egingo dugu. Irizpide hauek aintzat harturik zein da zuen ustez ondorengo bi aurkezpen hauetatik egokiena? Zergatik?
Eztabaida itzazue erantzunak talde handian.