ZERTAN EMATEN DUGU DENBORA?
Oso litekeena da, lerro hauek irakurtzen ari zaretenak une honetan eskolan egotea. Izan ere, ikasketak dira haur eta gazteen jarduerarik garrantzitsuena. Batzuetan, gainera, irudituko zaizue egunaren ordu gehienak eskolan ematen dituzuela, baina benetan zenbat denbora pasatzen duzue eskolan?
Lehen jarduera honetan denbora zertan ematen dugun kalkulatzea proposatuko dizuegu talde txikitan. Horretarako, lan-koadernoan dagoen taula bete beharko duzue, hor aipatzen den jarduera bakoitzari urteko orduen zenbateko proportzioa eskaintzen diozuen kalkulatzeko.
Ondoren, eztabaida itzazue ateratako emaitzak zuen artean, egin beharreko zuzenketak egin eta talde txiki bakoitzean batez bestekoak atera.
Azkenik, talde bakoitzeko bozeramaileak talde handian agertuko ditu emaitzak eta, segidan, Iñaki Arruti, Lasarte-Oriako euskara teknikariaren azalpenak entzungo dituzue.

Zer iruditu zaizue Iñaki Arrutik bideoan esan duena? Berak emandako proportzioak bat etorri al dira zuek ateratako ondorioekin? Ezustekorik? Begira ezazue gaia talde handian, eta ez badira bat etorri, eztabaida ezazue ea zertan aldendu diren eta zergatik.