ESKETX BAT ANTZEZTUKO DUGU
Gustuko al dituzue telebistako edo antzerkietako esketxak? Bada, sekuentzia honen amaieran esketx emanaldi bat antolatuko dugu eskolan. Guri “Orain hala, gero nola?” izena bururatu zaigu, baina seguru zuei hoberen bat ere bururatzen zaizuela!
Esketx horiek bi zati izango dituzte beti: “orain nola” (euskara gehiago erabili nahi den egoera horretan gaur egun zenbat eta nola egiten dugun irudikatuko duen zatia) eta “etorkizunean nola” (helburua lortuz gero nola irudikatzen dugun egingo genukeela).
Lehenengo eta behin, beraz, esketx bat zer den eta zer nolako ezaugarriak dituen jakin beharko dugu. Harluxet hiztegiak, esate baterako, honela definitzen du:
SKETCH: (ing.ezko hitza) iz. Antzerkian, zinean, irratian edo telebistan, eszena laburra, gehienetan komikoa; komiki-banda eszenifikatua.
Esketxen ezaugarrien arteko honako hauek nabarmenduko ditugu:
Orain, talde txiki bakoitza euskarazko eredu bila abiatuko zarete eta eredu gisa erabil daitezkeen 2 esketx bilatu beharko dituzue (ikusitakoen artean onenak iruditzen zaizkizuenak). Ondoren, esketxetan aipatutako ezaugarriak identifikatu beharko dituzue lan-koadernoko taula erabiliz.
HABEren Ikasbil webgunean baduzue euskararen inguruko esketx batzuen erreferentzia.
Talde txikitako lana amaitzean talde bakoitzeko bozeramaileak, ahozko azalpenak emateko gida aintzat hartuz bere emaitzak aurkeztuko ditu talde handian eta esketx eredugarriak ikusiko dituzue.

- Laburrak izan ohi dira: minutu bat-bost minutu artean.
- Antzerki txikiak izan ohi dira. Antzerki txiki horretan argi gelditzen da egoera zein den, baita eman nahi den mezua ere.
- Errealitatea irudikatzen da bi abiapuntutatik: abiapuntu komikoa edo dramatikoa.
- Partaideek antzeztu egiten dute egoera jakin hori: egoera horretako espazioa prestatu eta antolatzen da, egoera horretako pertsonaia bakoitzaren gorpuzkera, jantziak eta hitz egiteko moduak argiak eta markatuak izaten dira.