NOLA UZTARTZEN DIRA ZIENTZIA ETA EUSKARA?
Zientzia orokorrean hartuta, zein izan da atentzio gehien eman dizuen edo oso bitxia iruditu zaizuen asmakizuna, teoria edo alorra? Aipa ezazue ahoz talde handian, zergatiak erantsiz eta ahozko azalpenak emateko gida aintzat hartuz.
Aipamenak amaitutakoan, zientziarekin lotuta dauden eta euskararekin eta Euskal Herriarekin zerikusia duten bitxikerien inguruko bideoa ikusiko duzue.

Lerro hauek irakurtzen ari zareten ikasleontzat, seguruenik, zientziak euskaraz lantzea normala irudituko zaizue. Baina ezin dugu ahaztu, duela oso hamarkada gutxi txertatu zela euskara irakaskuntzan, eta beraz, zientziak ere duela gutxi arte gaztelaniaz irakasten zirela. Frogarik nahi? Bada, ikusi kale-inkesta hau:
Orain, talde handian, guraso edo aiton-amona euskaldunak dituzuenok komentatu dezakezue ea eragiketak euskaraz ala gaztelaniaz egiten dituzten.
Bistan da gure eskoletan zientzia euskaraz ikasten dela. Baina zeintzuk dira zientziaren hizkuntzak? Galdera honen erantzuna, EHUko Kultura zientifikoko katedradun, Juan Ignacio Perez Iglesiasek emango digu.

Zientzia euskaraz jorratzeko bitarteko batzuk aipatu ditu Juan Ignazio Perez Iglesiasek, baina gehiago ere badira. Orain lanean jarriko zaituztegu zientziari buruzko edukiak, artikuluak edo tarteak dituzten webguneen, programen, liburu-sailen edo bestelakoen bila. Orri birakariaren teknika erabiliz, zerrendak osatu beharko dituzue.
Bozeramaile bakoitzak talde handian aurkeztuko ditu emaitzak. Denek amaitutakoan, azken bideo hau ikusiko dugu ea bertan aipatzen direnak agertu diren!