ZERGATIK DIOGU BELDURRA JENDAURREAN HITZ EGITEARI?
Zenbat aldiz hitz egin behar izan duzue ikaskideen aurrean? Edo talde baten aurrean? Seguruenik, egoera horietan urduri egongo zineten, lehen aldietan batez ere. Ez da harritzekoa! Gutxi edo gehiago, denoi gertatzen baitzaigu!
Baina, zergatik jartzen gara urduri?
Ondoren, jendaurrean hitz egin behar duzuenean zerk jartzen zaituzten urduri edo zeri diozuen beldurra aztertuko dugu.
Lanean hasi baino lehen, ordea, irratiko eta telebistako esatari ezagun batzuek zeri dioten beldurra ezagutuko dugu bideo honetan.

Bideoa ikusi ondoren, talde txikitan bilduko zarete eta jendaurrean hitz egin behar duzuenean zerk sortarazten dizuen beldurra azalduko duzue “Orri birakaria”ren teknika erabiliz.
Beldur horiek lan-koadernoko txantiloian zerrendatuko dituzue eta gehien errepikatzen direnen arabera sailkatu. Ondoren, talde handian bilduta, bozeramaileek, bildutako beldurrak aipatuko dituzte eta gelako beldurren rankinga osatuko dute.
Hori osatu eta gero, Usurbilen egindako kale-inkestaren bideoa ikusiko duzue.

Talde handian jarraituta, esango al zenukete usurbildarrek aipatu dituzten beldurrak eta gelan zuek aipatutakoak bat etorri ote diren? Zertan bai? Zertan ez? Ezerk harritu al zaituzte?