ZER ALDATU DA, BADA, AZKEN HAMARKADETAN?
Atzera begiratuz ekingo diogu jarduera honi. Askotan entzungo zenuten, euskarak gaur egun bizi duen egoera eta duela 50 bat urte bizi zuena oso desberdinak direla.
Baina jakingo al zenukete zehazten aldaketa hori, batez ere, zertan edo zein esparrutan gertatu den? Ariketa hau egiteko, ez duzue inon begiratu edo kontsultatu behar. Dakizuena, entzun duzuena eta gogoratzen duzuena erabili behar duzue bakarrik.
Talde txikitan bildu zaitezte eta zuen aurrezagutza horiek baliatuz bete ezazue lan koadernoan duzuen taula orri birakariaren teknika erabiliz. Lana errazteko, adibide batzuk aurkituko dituzue bertan.
Taulak talde txikitan bete ondoren, Miren Azkarate euskaltzainari egindako elkarrizketa ikusiko dugu.

Ondoren, Miren Azkaratek aipatu dituen aldaketak eta talde txikietan zuek aipatu dituzuenak bat etorri ote diren aztertuko duzue.
Horiek zehaztu eta gero, Miren Azkaratek euskararen bilakaeran hutsuneak non ikusten dituen zerrendatuko duzue lan-koadernoan eta zuek beste hutsunerik ikusten baduzue, erantsi egingo duzue.
Amaieran, taldeetako bozeramaileek, ahozko azalpenak emateko gida aintzat hartuz, talde bakoitzeko ondorio nagusiak aurkeztuko dituzue gela guztiaren aurrean: batetik, aldaketak batez ere zein aspektutan gertatu diren eta bestetik, euskararen inguruan hutsunerik nagusienak non ikusten diren.