NON EGITEN DUGU ETA NON EZ?
Sekuentzia honen helburu nagusia, bistan denez, gure hizkuntza praktiketan aldaketaren bat eragitea da, bai maila indibidualean eta bai talde gisa. Horregatik, ezer baino lehen, gure eguneroko jarduera arruntetan zenbat euskara erabiltzen dugun, eta zein baldintzatan egiten dugun aztertuko dugu.
Erreferentzia gisa, bi bideo ikusiko ditugu. Batetik, Bergarako gazteen hizkuntza praktikak biltzen dituena eta bestetik, Zarauzko Orokieta Herri Eskolako haurrek etxean zein hizkuntzatan egiten dutenaren ingurukoa.

Bideoak ikusi eta gero, zuen ohiko harreman-esparruen eta jardueren zerrenda osatuko duzue talde txikitan. Zerrenda osatzearekin batera, horietako bakoitzean euskaraz zenbat egiten duzuen zehaztu beharko duzue. Horretarako, 8. eta 9. sekuentzietako tauletako datuak ere erabil ditzakezue.
Taula betetakoan, jasotako emaitzak talde txikian partekatuko dituzue. Taldekide bakoitzak bere datuen berri emateko denbora tarte bat izango du eta denen artean ondorio nagusiak aterako dituzue. Taldeko idazkariak taula berri bat bete dezake taldekide guztien emaitzak bateratuz eta ondorioak jasoz.
Talde txikitako lana amaitzen denean, bozeramaileek talde handian aurkeztuko dituzte emaitza nagusiak, ikusi ahal izateko, talde guztietan joera beretsuak agertu diren edo aldeak agertu diren batzuetatik besteetara. Horretarako, ahozko azalpenak emateko gidaz balia zaitezkete.