6. JARDUERA
HIZKUNTZA BAKARRA ALA ANIZTASUNA?
Bizitzaren alor askotan bezala, hizkuntzen inguruan ere oso ikuspegi desberdinak aurki daitezke gizartean: munduko hizkuntzen aniztasuna zaindu eta sustatu beharreko zerbait dela uste dutenak, batetik, eta munduan hizkuntza bakarra izanda nahikoa litzatekeela uste dutenak, bestetik. Azken hauen artean, gehienek hizkuntza bakar hori berea izatea nahi lukete, noski!
Munduan zabaldurik dauden bi ikuspegi hauen inguruko eztabaidari ekingo diogu jarduera honetan, baina hasi baino lehen ikus ezazue Ordizian egindako kale-inkesta hau.

Bideoa ikusi ondoren, eta kale-inkestan entzun ditugun iritziak aintzat harturik, hizkuntza bakarra izateak dituen abantailak eta desabantailak eta hizkuntza-aniztasunaren abantailak eta desabantailak zerrendatuko dituzue talde handian.
Aurrena, banaka pentsatu zeren alde zaudeten eta zergatik, eta ondoren, eman zuen iritziak talde handian. Iritziak emateko gida lagungarri gerta dakizueke ariketa honetan.