HIZTUN MOTAK
Aurreko jardueran ezagutu dugun azken hamarkadetako bilakaera historikoak, hiztun mota desberdinak sortarazi ditu. Gai honen inguruan hitz egin zuen Kikerekin Mikel Zalbidek.
Segidan ikusiko dugun elkarrizketan Mikel Zalbidek bi aspektu argitzen ditu bereziki: euskal hiztun motak zeintzuk diren eta euskararen ezagupenean gehien eragiten duten faktoreak zeintzuk diren. Entzun arretaz zer dioen!

Mikel Zalbideren azalpen mamitsuak entzun eta gero, ariketa sinple bat egin beharko duzue ahoz talde handian: zuen euskara mailaren autoebaluaketa! Elkarrizketan ezagutu dugun sailkapena jarraituz, zuen burua honako 3 multzo hauetako batean sailkatu beharko duzue. Zuen ustez, zein multzo linguistikotan zaudete oinarrizko 4 trebetasun linguistikoen arabera (ahozkoa ulertu, hitz egin, idatzizkoa ulertu eta idatzi)? Edo zein da zuen egoeratik hurbilen sentitzen duzuen definizioa?
a) Euskaraz hobeto moldatzen naiz erdaraz baino.
b) Euskaraz eta erdaraz berdintsu moldatzen naiz.
c) Erdaraz hobeto moldatzen naiz euskaraz baino.
Gelako ikaskideak multzo hauen arabera nola banatzen zareten ikusi eta gero, erabileraren eta jarreraren aldagaiak sartuz, Ibon Manterolak egiten duen sailkapena ezagutuko dugu bideo honen bidez:

Hurrengo ariketa egiteko berriz, talde txikitan banatuko zarete.
Hizkuntzaren jabekuntza prozesuan gehien eragiten duten 5 faktoreak zeintzuk diren badakigu. Bada, orain, zuetako bakoitzaren kasuan, faktore horiek zer nolako eragina izan duten edo duten aztertuko duzue, lan-koadernoan faktore bakoitzaren eragina baloratuz.
Bakoitzak bere taula bete duenean, puntuaketak nolakoak izan diren aztertuko duzue talde txikitan, eta zuen ustez, euskararen ikasketa prozesua azkartzeko zein faktoretan eragin beharko litzatekeen gehien edo non sumatzen duzuen beharrik edo premiarik handiena ondorioztatu beharko duzue.
Talde txikietako ondorioak talde handian aurkeztuko dituzte bozeramaileek ahozko azalpenak emateko gida aintzat hartuz.