ORAINGO JOLASAK ETA LEHENGOAK BERDINAK AL DIRA?
Jarduera honen izenburuan dagoen galderari erantzun ahal izateko, belaunaldi desberdinetan haurren jolasteko moduak zenbat aldatu diren ikusiko dugu.
Aurrena talde txikitan banatuta, haurrak zinetenean zertara jolasten zenuten aipatu beharko duzue. Zerrenda egin eta gero, osa ezazue talde handian lan-koadernoan dagoen “Txikitako jolasen rankinga”.
Jarraian, ikusi bideo hau, gaurko eta lehengo jolas egiteko moduak konparatzeko.

Ezagutzen al zenituzten Elgetako aiton-amonek aipatutako jolasak? Haurrek aipatutakoak bai, ezta?
Orain, talde txikitan, honako galdera hauen inguruan hausnartuko duzue eta ondoren talde handian partekatuko dituzue erantzunak. Horretarako, balia zaitezte ahozko azalpenetarako gidaz.

- Zein alde dago aiton-amonen jolasen eta Elgetako gaztetxoenen artean? (izenak, jolasteko moduak, erabilitako hizkuntza...)
- Zuen txikitako jolasen artean ba al dago aiton-amonek edo gaztetxoek aipatutakorik?
- Zeintzuk iruditzen zaizkizue dibertigarrienak, lehengo jolasak edo oraingoak? Zergatik?