HELBURU BILA
Askotan, nahiz eta zerbaitetan hobetu nahi izan, ez da erraza izaten helburuak zehaztea eta lortu nahi dugun hori abstrakziotik konkretura ekartzea. Ez al duzue uste?
Urte berria zetorrela eta, “Tribuaren Berbak” saioan, hainbat pertsona ezaguni eta euskara ikasten ari zen hainbat ikasleri urte berriari begira eta euskarari zegokionez, zein helburu zuten zehaztea eskatu genien bideo honetan. Talde handian, zein asmo aipatu zituzten eta zertara konprometitu ziren ikusiko dugu.

Segidan, talde txikitan bilduta, entzun dituzuen erantzunen artean, zuentzat egokiak izan daitezkeen bi helburu aukeratzeko eskatuko dizuegu eta lan-koadernoan idazteko.
Helburuak identifikatu dituzuenean, ikasle bakoitzak bere taldean, zergatik aukeratu dituen helburu horiek azalduko du eta denon artean komentatuko dituzue azaldutako iritziak.