Gure irakasleak erantzunak emango dizkigu; erantzun horiek erkatu egingo ditugu, eta simulazioko jarduerak egingo ditugu; azkenik, talde guztien artean, labur-labur eztabaidatuko dugu lortutako emaitzen gainean.
- Erantzunak
-
1. Jarduera
|
2. eta 3. zonak
|
2. Jarduera
|
Molekulek mintza zeharkatzen dutenean, ur gezako tangako gatz-kontzentrazioa handitu egiten da, eta ur gaziko tangako gatz-kontzentrazioa murriztu.
|
3. Jarduera
|
Diagrama interpretatuta, erantzuna izango litzateke turbinaren eta sorgailuaren bidez ENERGIA ZINETIKOA ENERGIA ELEKTRIKO bihurtzen dela.
|
4. Jarduera
|
Balizko erantzunak:
- Petrolioa edo ikatza erabiltzen duten zentralek substantzia kutsatzaileak isurtzen dituzte.
- Erregairik behar ez duenez, zentrala martxan egon daiteke ingurumena kaltetu gabe, ez baita zulatu behar meatzeetatik petrolioa eta ikatza lortzeko.
- Erregai fosilak erabiltzen dituzten zentralek berotegi-efektuko gasak isurtzen dituzte, eta klima alda dezakete.
- Zentral berriak ura ibaitik ozeanora eramaten du soilik, nolanahi ere berez gertatuko litzatekeena.
|
- Hausnarketa
Orain, banaka jarri eta gogoeta pertsonala egingo dugu. Galdera hauek baliatuko ditugu:
- Non izan dugu zailtasun handiena? Zergatik?
- Zer izan da errazena? Zergatik?
- Ikasgelan ikasitako zer kontzeptuk balio izan didate erantzuteko?
- Zer berrikusi behar dut edo hobeto ulertu? Nork lagun diezadake?
- Lagundu al dit simulazioak nire erantzunetan?