Energia-transformazioak
Energia etengabe ari da transformatzen, eta forma batzuetatik beste batzuetara pasatzen da. Esaterako, sumendi batean, urtutako haitzen barne-energia energia termiko bihur daiteke, eta bero handia sortu; bestetik, airera jaurtitako harriek eta mugitzen ari den labak energia mekanikoa dute; azkenik, material asko erretzen dira, energia kimikoa askatuz, etab.
Bestetik, Energiaren Kontserbazio Printzipioaren arabera, energia ez da ez sortzen ez suntsitzen; forma batetik bestera baino ez da transformatzen. Transformazio horietan, guztizko energia konstante mantentzen da; hau da, guztizko energia berbera da transformazio bakoitzaren aurretik eta ondoren.
Gure inguruan energia-transformazio horiek agerian uzten dituzten hainbat adibide ditugu, hau da: energia-mota bati hainbat energia-transformazio ezartzen bazaizkio beste energia-mota bat lortzen da.
Hauxe izango da gure erronka: sistema desberdinetan gertatzen diren energia-transformazioak esperimentalki ikertzea, simulazio digital baten bidez.