Orientazio didaktikoak dituzten fitxak
Atal honetan energiaren gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:
Zentral elektriko urdina
GAIA: Energia. |
DENBORA-BANAKETA: 1 saio. |
ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak eta neurketak. |
TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz. |
ERRONKA: Ikasleek energia berrien erabilera ikertuko dute Pisa proba baten bidez, simulazioa eginda edo egin gabe, eta ondoren eztabaida eginez. |
ARIKETA: Erronka hau ebazteko, atazan emandako erantzunen gainean eztabaidatu beharko dute. |
ORIENTABIDEAK: «Zentral elektriko urdina» PISAk liberatutako item bat da. Jarduera hau egiteko, ikasleek energia, energia-iturriak eta energia transformazioak zer diren ondo ulertu behar dute Jarduera hau simulazioa eginda eta egin gabe landuko da, eta erantzunak justifikatu eta erkatu egingo dira. |
EBALUAZIOA: aurkeztutako jarduerak eta azken eztabaida kalifikatuko dira. |
ERANTZUN ZUZENAK
1. Jarduera |
Zona 2 eta 4 |
2. Jarduera |
Molekulek mintza zeharkatzen dutenean, ur gezako tangako gatz-kontzentrazioa handitu egiten da, eta ur gaziko tangako gatz-kontzentrazioa murriztu.
|
3. Jarduera |
Diagrama interpretatuta, erantzuna izango litzateke turbinaren eta sorgailuaren bidez energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dela. |
4. Jarduera (Laugarren galderan, gure erantzuna desberdina izan daiteke; izan ere, argi izan behar dugu zentral elektrikoak zergatik errespetatzen duen ingurumena). |
Balizko erantzunak:
|
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
- Energia, definizioa, motak, ezaugarriak, neurketa.
- Energia-transformazioak.
- Energia-iturriak.
KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*) |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea. |
1,2,3,4.5 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea. |
1,2,3,4,5 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea. |
1,2,3,4,5 |
Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea. |
4,5 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia Konpetentzia digitala Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimena eta espiritu ekintzailea
|
1,2,3,4,5 |
(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
- Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia mota ezberdinak identifikatu ditu.
- Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
- Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.
EBALUATZEKO-TRESNAK
Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko dugu:
1.- Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)
2.-Ebaluatzeko, eskala hau erabiliko dugu: Zientzietako simulazio digitalak balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):
Erregai fosilak
GAIA: Energia. |
DENBORA-BANAKETA: 1 saio. |
ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak eta neurketak. |
TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz. |
ERRONKA: Ikasleek estrategia berritzaileak ikertuko dituzte hainbat erregaik sortutako karbono dioxidoaren kantitatea murrizteko, eta, ondoren, eztabaida egingo dute. |
ARIKETA: Erronka hau ebazteko, atazan emandako erantzunen gainean eztabaidatu beharko dute. |
ORIENTABIDEAK: «Erregai fosilak» PISAk liberatutako item bat da. Jarduera hau egiteko, ikasleek energia eta energiaren neurketa, energia-iturriak eta energia transformazioak zer diren ondo ulertu behar dute. Jarduera hauek egiteko, «zalantza-zorroa» dinamika kooperatiboa erabiliko dugu, eta amaitzeko, erantzunak erkatu eta horien gainean eztabaidatuko dugu, taldean. |
EBALUAZIOA: aurkeztutako jarduerak zein azken eztabaida ere kalifikatuko dira. |
ERANTZUNAK
1. JARDUERA : Erantzuna: Bioerregaietarako erabiltzen diren landareek atmosferaren CO2-a xurgatzen dute hazten diren heinean. |
2. JARDUERA:
Balizko erantzunak:
|
Balizko erantzunak:
|
3. JARDUERA:
Balizko erantzunak:
|
KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*) |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea. |
1,2,3,4 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea. |
1,2,3,4 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea. |
1,2,3,4 |
Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea. |
4 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia Konpetentzia digitala Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimena eta espiritu ekintzailea
|
1,2,3,4 |
(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
- Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
- Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
- Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.
EBALUAZIOA:
1.- Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).