Saltatu nabigazioa

Ezkutuko kontsumoa

Kontsumoa eta energia-aurrezpena

Ba al zenekien funtzionatzen ari ez diren tresna elektrikoek ere elektrizitatea kontsumitzen dutela? Telebista botoiarekin itzaltzen badugu edo kafe-makina entxufatuta uzten badugu, kafe bat prestatzen ari ez bagara ere, energia kontsumitzen jarraituko dugu pitinka bada ere. Itxura batean kontsumo ezdeusa dirudien arren, urtearen amaieran tanta-jario horrek argiaren faktura handitzea dakar.

Tresna elektriko edo elektronikoek, hau da, gaur egun etxean daukagun ia guztiek, elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen dute «lo dauden bitartean».  Kontsumo horri ‘stand-by’ deritzo, hau da: tresnek itzalita dauden bitartean (erabiltzen ez ditugunean, alegia) baina korronte elektrikora entxufatuta jarraitzen duen bitartean egiten duten energia-kontsumoa .

Hainbat modutara deitu daiteke: ezkutuko kontsumoa, stand-by kontsumoa, xahutze isila, etab. Azken batean, behar gabe kontsumitzen den elektrizitatea da.

consumo
kalhh. Energia-kontsumoa (Jabari publikoa)

«Tresna gehienek elektrizitatea gastatzen jarraitzen dute entxufatuta dauden bitartean, eta ez dute izaten stand-by egoeran daudela adierazten duen pilotu bat ere». Azter dezagun gure energia-gastu erreala eta ezkutukoa, eta egin ditzagun energiaren erabilera egokiari buruzko esloganak.

Ataza: Ezkutuko kontsumoa

Iraupena:
2 saio
Taldekatzea:
banaka, talde txikian eta ikasgela osoko taldean

Gure tresna elektrikoen energia-gastua ikertuko dugu, eta energiaren erabilera egokiari buruzko esloganak egingo ditugu. Horretarako, gure etxeetan egiten dugun energia-gastua aztertu eta gure ezkutuko energia-gastua benetako erabilera-gastuarekin alderatuko dugu.

Gure energia-gastua kalkulatu ondoren, ikasgela osoko taldean ditugun emaitzak alderatuko ditugu, eta, ondorio horiekin, energiari buruzko esloganak egingo ditugu. Eslogan horiek taula birtual batera igoko ditugu ( Padlet motakoa)

Has gaitezen gure jarduerak egiten.

1. jarduera

Ikasle bakoitzak etxean zer tresna elektriko dituen aztertu eta koadernoan idatziko ditu, eta horiez gain, itzalita eta entxufatuta daudenak ere apuntatuko ditu.

Etxeko tresna elektrikoak

Entxufatutako eta itzalitako tresnak

Entxufatu gabeko tresna elektrikoak

2. jarduera

Orain energia-gastua kalkulatuko dugu

Antolatu ditzagun datuok gure koadernoan:

Tresna elektrikoak

Eguneko energia-gastua (kWh/egun)

Hileko energia-gastua (kWh/hil)

Urteko energia-gastua (kWh/urte)

Funtzionatzen ari ez diren eta entxufatuta dauden tresna elektrikoak

Eguneko energia-gastua (kWh/egun)

Hileko energia-gastua (kWh/hil)

Urteko energia-gastua (kWh/urte)

Banakako energia-gastuak kalkulatu ondoren, ikasleen guztizko energia-gastuak kalkulatuko ditugu, hau da, ikasgelan dagozkien batez besteko aritmetikoak. Kalkulua egiteko, urteko gastua har daiteke kontuan

Ikasleen tresna elektrikoen guztizko energia-gastua

Batezbesteko aritmetikoa: A

Ikasleen ezkutuko energia-gastuaren guztizkoa

Batezbesteko aritmetikoa: B

Guztizko energia-gastuak

A+ B

3. jarduera

Emaitzak alderatu eta eztabaida txiki bat egingo dugu

  • Emaitzak alderatzeko, tresna elektrikoen ezkutuko energia-gastuaren eta energia-gastu arruntaren ehunekoak kalkulatuko ditugu guztizko energia-gastuari dagokionez; horretarako, aurretik kalkulatutako energiak hartuko ditugu kontuan.
  • Ezkutuko energia-gastuari dagokion karbono dioxidoa kalkulatuko dugu.

                         CO2-aren gastua ikusteko: Ezkutuko energia-gastua

Emaitzak idatziko ditugu:

Tresna elektrikoen energia-gastua ikasgelan (A)

Tresna elektrikoen energia-gastuaren %-a guztizko energia-gastuari dagokionez (A+B)

Ezkutuko energia-gastua ikasgelan (B)

Ezkutuko energia-gastuaren %-a energiaren guztizko gastuari dagokionez (A+B)

Ezkutuko energia-gastuari dagokion karbono dioxido kopurua

Eztabaida prestatzen ari gara:

  • Emaitzak alderatzen ditugu: kontsumo mamuaren ondoriozko energien batezbestekoa, aparatu elektrikoen kontsumoaren ondoriozko energiaren batezbestekoarekin
    Gure karbono dioxidoaren ekarpena aztertzen dugu, gastu energetiko mamua dela eta.

Eztabaida txiki bat egingo dugu

Aurreko datuak eta honako alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Mamu-kontsumoaren ondoriozko energia-gastua esanguratsua iruditzen al zaizue? Zergatik?
  • Mamu kontsumoak karbono dioxidoa ekarpena esanguratsua iruditzen zaizue? Zergatik?
  • Nola ekidin liteke gastu energetiko mamua?

4. jarduera

"Energiaren erabilera egokia»-ri buruzko esloganak egitea"

Lortutako emaitzak kontuan hartuta, «Energiaren erabilera egokiari buruzko esloganak» egingo ditugu taldean. Talde bakoitzak 4 idatziko ditu. Esloganarekin batera, irudi esanguratsuren bat jar dezakegu.

Ikasgela osoaren artean, «energia onei buruzko esloganen kartel edo taula digital bat» egiteko eslogan onenak aukeratuko ditugu, eta taula hori ikasturtean zehar osatu ahalko dugu.

Hasi aurretik, ikus ditzagun dagoeneko sortutako ideia batzuk:

ideas

Pixabay. Inspiredlmages

Esloganen adibideak:

«Mundu hau zaindu nahi baduzu, erabiltzen ez duzun argia itzali behar duzu»

«Jarri berdez zure bizitza, aurreztu energia»

Zer da eslogan bat? 

Etxetresna elektriko banpiro energetikoak

Gogoratu: esloganak koebaluazioaren bidez ebaluatuko ditugu, energia-esloganak balioesteko eskala generikoaren bidez.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, une ona izan daiteke gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko. Hona hemen hainbat iradokizun:

  •  Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ataza hau ebaluatzeko, balioespen-eskala hauek erabil daitezke:

1.- Koebaluazioa: Energiaren esloganak balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

escala

2.-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan).

Pantallazo investigación

3.-Eztabaida zientifiko bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).