Saltatu nabigazioa

Energia

Orientazioa didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan energiaren gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Energia ezagutzen

 

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

ERRONKA: Ikasleek, «lagungarri» motako jardueren bidez, energiaren kontzeptua ezagutuko dute, eta amaitzeko, eguneroko inguruneko informazioa bilduko dute txosten bat egiteko helburuarekin.

ARIKETA: Planteatutako erronka ebazteko, ikasle bakoitzak txosten bat egin beharko du, inguruan hautematen duen energia-mota bat aukeratuz.

EBALUAZIOA: ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

 EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia, definizioa, motak, ezaugarriak.
  • Energia-transformazioak.
  • Energia-iturriak.

KONPETENTZIAK:

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2,3,4

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea

1,2,3,4

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

1,2,3, 4

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

1,2,3,4

(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta formatu digitaleko aztergaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Historian zehar aurkitu diren hainbat energia-mota eta -iturri identifikatu ditu.
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko da

Ataza hau idatzizko txosten zientifiko bat balioesteko eskala generikoarekin ebaluatuko da (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan):

Paseo bat energiaren historian zehar

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ATARIKOAK: Jarduera hau sekuentzia didaktikoaren edozein unetan egin daiteke, bai ikasgaiaren hitzaurrea egiteko edo bai aplikazioa ezagutzeko.

TESTUINGURUA: Irakurketa bat oinarri hartuta, ikerketa dokumental txiki bat egingo da txosten zientifiko bat egin ahal izateko.

RETO: Helburua energiaren historiari buruzko ikerketa dokumentala egitea da, baita historian zehar energiarekin zerikusia duten asmakizunei buruzko irakurketa zientifikoa eta txosten zientifikoa egiteko egiten diren asmakizunak ere, taldeka.

ERRONKA: Helburua taldeka jarri eta hauen gaineko ikerketa dokumental bat egitea da: batetik, energiaren historia, eta bestetik, irakurketa zientifikoa eragin zuten zer asmakizun sortu ziren; azkenik, historian zehar energiarekin lotutako asmakizunei buruzko txosten zientifiko bat egingo da.

EBALUAZIOA: talde eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia-iturriak.

KONPETENTZIAK:

 

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

1,2

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

1,2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

1,2

(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta formatu digitaleko aztergaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Historian zehar aurkitu diren hainbat energia-mota eta -iturri identifikatu ditu.
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza hau eskala hauekin ebaluatuko da

1.-Idatzizko txosten zientifiko bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

2.-«Irakurketa zientifiko bat balioesteko eskala generikoa» (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)