Gure hipotesia egiaztatuko dugu, eta, horretarako, esperimentazioa planifikatuko dugu. Gure esperimentazioan simulazio hau erabiliko dugu: PHET: Patinatzeko pista.
Taldeka jarri eta lau esperimentazio egingo ditugu simulazio honekin:
1.- Simulazioa ezagutu
2.- Marruskadurarik gabe esperimentatu
3.- Marruskadurarekin esperimentatu
4.- Patinajeko pista bat asmatu
Simuloazioa ezagutuko dugu
Esperimentatzen hasi aurretik, ikus dezagun zer aukera ditugun
1. aukera
(Energien oin-grafikoa)
|
2. aukera
(Energien barra-grafikoa)
|
3. aukera
(Laukia)
|
4. aukera
(Abiaduraren eragina)
|
5. aukera
(Masaren eragina)
|
6. aukera
(Mugimendu-mota, normala edo azkarra)
|
|
|
|
|
|
|
7. aukera (Pista-motak)
|
pista 1
|
pista 2
|
pista 3
|
Simulazioan sartu eta hainbat aukera probatuko ditugu.
Simulazioan hiru modu ditugu: sarrera, marruskadura eta patioa.
Marruskadurarik gabe esperimentatuko dugu
Simulazioaren sarrerarekin hasiko gara:
Hasteko, mugimendu normala aukeratuko dugu eta ez dugu masa aldatuko; gero, hiru pistarekin esperimentatu eta erantzunak emango ditugu; eta azkenik, erantzunak gure ikerketa-koadernoan idatziko ditugu.
Pistak |
Inplikatutako energia motak
|
Energiak 0 metrora eta 6 metrora
|
Punturik altueneko eta baxueneko abiadura
|
Guztizko energiaren balioa punturik altuenean eta baxuenean
|
Pista 1 |
|
|
|
|
Pista 2 |
|
|
|
|
Pista 3 |
|
|
|
|
- Aurreko puntuak mugimendu geldoarekin egiaztatuko ditugu: ba al dago alderik?
- Masa aldatuko dugu: aldaketarik nabaritzen al dugu?
Emaitzak gainerako ikaskideekin erkatuko ditugu.
Marruskadurarekin esperimentatuko dugu
Esperimentazio hau marruskadurarekin egiteko, aldagai berri bat sartuko dugu: marruskadura. Ikus dezagun: nola eragiten du marruskadurak?
Hasteko, batez besteko marruskadura, abiadura normala eta batez besteko masa finkatuko ditugu; ondoren, esperimentatzen hasiko gara; eta azkenik, erantzunak ikerketa-koadernoan idatziko ditugu.
|
Inplikatutako energia motak
|
Energiak 0 metrora eta 6 metrora
|
Punturik altueneko eta baxueneko abiadura
|
Guztizko energiaren balioa punturik altuenean eta baxuenean
|
Pista 1 |
|
|
|
|
Pista 2 |
|
|
|
|
Pista 3 |
|
|
|
|
- Nola eragiten du marruskadurak?
- Marruskadura aldatuko dugu. Zer nabaritzen dugu?
- Masa aldatuko dugu eta gure oharrak idatzi.
Emaitzak gainerako taldeekin erkatuko ditugu.
Patinaje pista bat asmatuko dugu
«Patio» moduan bi aldagai berri sartzen dira: bat patinajeko pistak eraikitzeko tresna izango da, eta besteak bi patin-mota eskaintzen dizkigu.
Pistak eraikitzeko tresna
|
Bi skate-taula, horietako batek jauzi egin dezake
|
|
|
Hasteko, gure patinajeko pista propioa eraikiko dugu, eta bi patineteak erabiliz, ibilbideetan zer gertatzen zaien azalduko dugu, lehen egin ditugun oharrak kontuan hartuz. Amaitzeko, gogoratu zure erantzunak zure ikerketa-koadernoan idatzi behar dituzula.
Gogoratu masa finkatu behar duzula
Jauzirik gabeko skate-taula
|
Jauzi egiten duen skate-taula
|
Egin saiakuntza marruskadurarik gabe
- Patinatzaileak ibilbide osoa egiten du?
- Zer energia mota agertzen dira?
- Zer gertatzen da guztizko energiarekin?
|
Egin saiakuntza marruskadurarik gabe
- Patinatzaileak ibilbide osoa egiten du?
- Zer energia mota agertzen dira?
- Energia termikoa agertzen da? Zer gertatzen da guztizko energiarekin?
|
Egin saiakuntza marruskadurarik gabe
- Patinatzaileak ibilbide osoa egiten du?
- Zer energia mota agertzen dira?
- Zer gertatzen da guztizko energiarekin?
|
Egin saiakuntza marruskadurarekin
- Patinatzaileak ibilbide osoa egiten du?
- Zer energia mota agertzen dira?
- Zer gertatzen da guztizko energiarekin?
|
Emaitzak gainerako taldeekin erkatuko ditugu eta lortutako emaitzei buruz eztabaidatuko dugu.
Patinajeko pista batean zer energia sartzen diren jokoan eta energia-transformazioak nola gertatzen diren ikasi dugu. Ikus dezagun hurrengo galdetegia ebazteko gai garen.