Saltatu nabigazioa

Energia

Energia ezagutzen

Paseo bat energiaren historian zehar

Zer da energia? Ikusi edo entzun egin al daiteke? Sentitu al daiteke? Erraza al da definitzen? Ba al dugu ebidentziarik existitzen dela jakiteko? Galdera horiei erantzuteko, energia ezagutzeko bidea emango diguten hiru lagungarri erabiliko ditugu.

Betidanik, gizakiok energiaren mende egon izan gara bizirik iraun ahal izateko. Paseo bat egingo dugu historian zehar, aurrerapen teknologikoak eta horiek energiarekin duten lotura ikertzeko, irakurketa kooperatibo bat oinarri hartuta.