Saltatu nabigazioa

Aztarna energetikoa

Energiaren neurketa

Energia neur al daiteke? Neurtu baldin badaiteke, nola neurtzen da masarik eta bolumenik ez duen zerbait? Hori izango da gure zeregina ataza horretan, hau da, energia neurtzea.

Energia kuantifikatu daitekeen magnitude bat da, eta, horretarako, hainbat neurketa-unitate zehaztu dira. Beraz, bi hiriren arteko distantzia nolabaiteko zehaztasunarekin zehaztu dezakegun bezala, litro bat ur irakiteko behar den energia edo eguneroko bizitzan kontsumitzen dugun energia kalkulatu dezakegu.

Energia neurtzeko unitateak iturriaren edo sortzeko moduaren arabera erabiltzen dira. Nazioarteko sisteman  Joulea erabiltzen dugu, eta kaloria eta Wh (Watt/ordu) erabiltzea ere ohikoa izaten da

Bombillas
Alexas_Fotos. Bombillak (Jabari publikoa)

Egiten dugun energia-gastua egiten ari garen jardueraren araberakoa izango da. Gure energia kuantifikatuko dugu, gure energia-gastuak kalkulatuko ditugu, eta gure aztarna energetikoa eta horrek ingurumenean duen eragina ezagutuko ditugu.

Tarea: La huella energética

Iraupena:
3 saio
Taldekatzea:
banaka / talde txikian

Igande-arratsalde batean izaten dugun energia-gastua ikertuko dugu. Emaitzak diagrama batean adieraziko ditugu eta emaitzarik garrantzitsuenei buruz eztabaidatuko dugu. Bigarren jardueran, bakoitzaren aztarna ekologikoa ikertuko dugu, eta «Carmelaren aztarnarekin» alderatuko dugu. Emaitza guztiak aztertu eta eztabaida bat egingo dugu, erabakiak hartzeko eta gure aztarna murrizteko konpromisoak hartzeko.

geralt. Aztarna (Jabari publikoa)

Lehenengo jardueran gure energia-gastua kalkulatuko dugu, eta hurrengoan aztarna energetikoari buruz eztabaidatuko dugu.

1. ataza: Gure energia-gastua aztertuko dugu

Hasteko, gutako bakoitzak igande arratsalde batean izaten duen energia-gastua kalkulatuko dugu; horretarako, askarian erabilitako tresna elektrikoak eta kontsumitutako elikagaiak hartuko ditugu kontuan.

Kalkulu hori egiteko, honako puntu hauek hartuko ditugu kontuan:

1.- Hasierako baldintzak

2.- Nola kalkulatu energia-gastua?

3.- Datuak hartzea

4.- Lortutako datuen antolamendua

5.- Lortutako datuak adieraztea

1.- Baldintzak

Hasierako baldintzak:

Emandako datuak alderagarriak izan daitezen, baldintza hauek hartuko ditugu kontuan abiapuntu gisa:

  • Arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean egindako jarduerak hartuko ditugu kontuan.
  • Energia-gasturako, tresna elektrikoen erabilera eta askariak hartuko ditugu kontuan soilik.
  • Askariei dagokienez, kontuan hartuko diren edariek edo elikagaiek etiketan azaldu beharko dute zer energia-ekarpen egiten duten, eta halakorik azaltzen ez badute, honako  taula honetan bilatuko dugu informazioa. Erreferentzia gisa, gehienez ere 2 askari zehaztuko ditugu. 
  • Erabilitako tresnek energia-eraginkortasunari buruzko berariazko adierazpena dute etiketan. Tresnaren energia-eraginkortasuna aurkitzen ez bada, gutxi gorabeherako balioa erabiliko dugu, eta informazio hori honako taula honetan bilatuko dugu. Gehienez ere 3 etxetresna elektriko zehaztuko ditugu.
  • Gogoan izan energiak alderatu ahal izateko, unitate bera erabili beharko dugula; gure kasuan, NIko (Nazioarteko Sistemako) Joulea.

1 kaloria = 4,18 Joule

Wh = 3600 Joule

2.- Zer egin?

Nola kalkulatu energia-gastua?

Elikagaien energia kalkulatu:

Elikagaien energia honela neurtzen da: cal/100 g edo Kcal/100 g. Beraz, kontsumitutako elikagai edo edari kantitatearen araberako kaloria-kopurua kalkulatu beharko dugu. Esaterako, demagun 200 gramo ogi eta 50 gramo urdaiazpiko dituen ogitartekoa eta Coca-Cola lata bat (330 ml) hartu ditugula:

  • Ogia: 265 cal /100 g; hortaz, 200 g ogi = 530 cal
  • Urdaiazpikoa: 200 cal/100 g; hortaz, 50 g urdaiazpiko = 100 cal
  • Coca-Cola: 42 Kcal/100 ml.; hortaz, 330 ml = 139 cal (balio hurbildua)
  • Gure askariak, guztira, 769 cal izango ditu.

Tresna elektrikoek kontsumitzen duten energia kalkulatu:

Ikus dezagun honako informazio-bideo hau:

Osinergmin. Nola kalkula dezaket nire tresna elektrikoen kontsumoa? (Jabari publikoa)

Ideiak argitzen:

  • Tresna elektrikoek kontsumitzen duten energia kWh-tan neurtzen da.
  • Tresna elektrikoen etiketetan haien potentzia agertzen da.
  • Esaterako, telebista baten etiketan 63 W agertzen bada eta film bat ikusten 2 ordu eman baditugu, gure gastua hau izango da: 0,063 kW x 2 ordu = 0,126 kWh.
  • Kontuan hartuta 1 kWh = 3600000 Joule dela,
  • Gure telebistako kontsumoa 453600 Joule izango da.

3.- Datuak

Datuak hartzea:

IKASLEA:
Askariak

Tresna elektrikoak

Ikasle bakoitzaren kontsumoa

Etiketatze edo datu tabulatua

4.- Antolatu

Datuak antolatuko ditugu:

IKASLEA

ASKARIAK

ETIKETATZEA

KONTSUMOA (gramoak)

ENERGIA-GASTUA (kaloriak)

GUZTIZKO ENERGIA-GASTUA (kaloriak)

1. Askaria
2. Askaria

TRESNA ELEKTRIKOAK

ETIKETATZEA

KONTSUMOA (orduak)

ENERGIA-GASTUA (kWh)

GUZTIZKO ENERGIA-GASTUA (kWh)

1. Tresna
2. Tresna
3. Tresna

5.- Adierazi

Lortutako datuak adieraziko ditugu:

Barra-diagrama batean, askariei eta erabilitako tresna elektrikoei dagokien gure energia-gastua adieraziko dugu. Horretarako, Excel erabiltzea gomendatzen da. Gogoratu: magnitudeak alderatzeko, unitate berak erabili behar ditugu; gure kasuan Jouleak:

  • 1 kaloria = 4,18 Joule
  • Wh = 3600 Joule

Grafikoa honela egingo da: alde batean, taldeak, eta bestean, energiak, eta, talde bakoitzean, 8 ikasle.

Talde bakoitzaren energia-kalkulua egiteko, taldea osatzen duten ikasleen energia-gastuaren batez besteko aritmetikoa egingo da.

Tresnen energia guztira (Jouleak)

Askarien energia guztira (Jouleak)

1. taldea

2. taldea

3. taldea

Gogoratu: energiak alderatzeko, unitate berberetan egon behar dute.

Idatzi emaitzen puntu garrantzitsuenak eta deigarri egiten zaizuna, amaierako eztabaidan erabiltzeko.

2. ataza: Aztarna energetikoa ikertzeko eztabaida

AZTARNA ENERGETIKOA IKERTZEN JARRAITZEN DUGU

Eztabaida bat egingo dugu «gure energia-gastua»-ri buruz, gastu horiek aztertuz eta gastu horiek murrizteko proposamenak eginez. 

Eztabaida egin aurretik, gure informazioa inkesta interaktibo baten bidez osatuko dugu, gure aztarna ekologiko indibiduala kalkulatzeko helburuarekin. Gainera, beste pertsona batzuek emandako aztarnari buruzko bideo bat ikusiko dugu. 

Azkenik, eztabaida egin eta gure emaitzak alderatuko ditugu lauko taldeetan jarrita, eta talde bakoitzak aztarna energetikoa murrizteko proposamen bat egingo du. Proposamen horiek ikasgelako hormetako karteletan jarriko ditugu.

1.-Inkesta interaktiboa

Inkesta interaktiboa egingo dugu energia-gastua kalkulatzeko. Jarduera hau banaka egingo da, honako aplikazio honekin. Etxean egin dezakegu.

Inkesta interaktiboa: Neurtu zure aztarna ekologikoa

Inkesta egin ondoren, atentziorik gehien eman diguna idatziko dugu.

2.-Beste pertona batzuen aztarna energetikoa ikertuko dugu

Ikus dezagun bideo hau: Carmelaren aztarna

Carmelaren aztarna (Jose Araujo. Jabari publikoa)

Dagoeneko badugu nahikoa informazio energia-kontsumoa murrizteko proposamenak egiteko, eta, beraz, talde bakoitzak bere proposamenak idatziko ditu, ondoren gainerako ikaskideekin partekatzeko

3.-Eztabaida

Emaitzei buruzko eztabaida.

Eztabaida egiteko, honako galdera hauek hartuko ditugu kontuan

  • Zer energia mota erabili ditugu 1. atazan?
  • Zuen ustez, 1. atazaren emaitzak espero zirenak dira? Zerk piztu dizue arreta?
  • Zer-nolako eragina izan dezake aztarna energetikoak ingurumenean?
  • Aztarna energetikoa kalkulatzean, kontuan hartu al dugu mugikorraren erabilera? Kontuan izan beharko al genuke?
  • Nola murritz genezake aztarna energetikoa? Zer proposamen egin ditugu?
  • Zer proposamen aukeratuko genuke ikasturtean zehar aztarna energetikoaren jarraipena planifikatu eta egiteko? Zer konpromiso hartuko genituzke?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hona hemen hainbat iradokizun:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ataza ebaluatzeko, eskala hauek hartzen dira kontuan

1.-Eztabaida zientifiko bat balioesteko eskala zientifikoa(deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

escala

2.-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Escala