Orientazio didaktikoak dituzten fitxak
Atal honetan Energiaren gakoak aztertu ditugu, hiru erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:
Nondik dator energia?
GAIA: Energia. |
DENBORA-BANAKETA: 3 saio. |
ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-iturriak eta -motak. |
TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz. |
ERRONKA: Ikasleek hainbat energia-iturri ikertuko dituzte energia berriztagarrien gaineko informazio-liburuxka bat egiteko, eta ondoren, liburuxka hori hezkuntza-komunitatearen artean banatuko dute eta ikastetxeko webgunean erakutsi. Helburua energia berriztagarrien balioaren gainean kontzientziatzea da. |
EKOIZPENA: Erronka hau ebazteko, energia berriztagarrien gaineko informazio-liburuxka bat egingo dute taldeka; talde bakoitza energien atal batez arduratuko da, eta ondoren, gainerako taldeei ahozko azalpena egingo die. |
EBALUAZIOA: banakako zein taldeko jarduerak hartuko dira kontuan. Jardueretan autoebaluazioa eta koebaluazioa erabiliko dira. |
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
- Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
- Energia-transformazioak.
- Energia-iturriak.
KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*) |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea. |
1,2,3,4 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea. |
1,2,3,4 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea. |
4 |
Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea. |
4 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia Konpetentzia digitala Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimena eta espiritu ekintzailea
|
1,2,3,4 |
(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
- Giza kontsumoko energia-iturri nagusiak alderatzen ditu, baliabideen banaketa geografikoa eta ingurumen-ondorioak oinarri hartuta.
- Energia-iturri konbentzionalak ordezko energia-iturrien aldean zergatik gailentzen diren aztertzen du, eta arrazoiak argudiatzen ditu.
- Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
- Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
- Ikerkuntzatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.
- Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.
EBALUAZIO-TRESNAK:
Ataza hau ebaluatzeko, balioespen-eskala hau erabiliko dugu:
Koebaluazioa Poster zientifiko bat ebaluatzeko kontrol-zerrenda balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
Elektrizitatearen bidaia
GAIA: Energia. |
DENBORA-BANAKETA: 3 saio. |
ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da energiaren kontzeptuaren gainean. |
TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa esperimental eta dokumental txikiak eginez. |
ERRONKA: Ikasleek energiaren bidaiari buruzko ikerketa bat egingo dute, etapa guztiak kontzeptualki aztertuz. |
ARIKETA: Erronka hau ebazteko, talde bakoitzak elektrizitatearen bidaiaren etapa bakoitzeko collage bat egingo du, testua eta irudiak erabiliz. Amaieran, horma-irudi bat egingo dugu ikasgela osoaren artean, elektrizitateak egiten duen bidea adieraziz, eta horma-irudi hori ikastetxeko sarreran jarriko dugu erakusgarri. |
EBALUAZIOA: Egindako jarduera guztiak kalifikatuko dira. Esloganak ebaluatzeko, ko-ebaluazio bat egingo da, haiek aurkeztu ondoren. |
ELEKTRIZITATEAREN ETAPEN ERANTZUN ZUZENAK |
|
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
- Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
- Energia-iturriak.
- Energiaren alderdi industrialak.
KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*) |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea. |
1,2,3,4 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea. |
1,2,3,4 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea. |
1,2,3,4 |
Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea. |
1,2,3,4 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia Konpetentzia digitala Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimena eta espiritu ekintzailea
|
1,2,3,4 |
(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
- Informazioa identifikatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu.
- Energia-iturriak zentral elektrikoetan energia elektriko bihurtzeko prozesua deskribatu du, baita energia elektrikoa garraiatzeko eta biltegiratzeko metodoa ere.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, eta atazetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerak izan ditu.
- Energia-iturriak zentral elektrikoetan energia elektriko bihurtzeko prozesua deskribatu du, baita energia elektrikoa garraiatzeko eta biltegiratzeko metodoak ere.
EBALUAZIO-TRESNAK:
Ataza hau ebaluatzeko, balioespen-eskala hauek erabil ditzakegu:
1- Koebaluazioa: Poster zientifiko bat ebaluatzeko kontrol-zerrenda deritzon poster zientifikoa ebaluatzeko balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
2.- Zientzietako ahozko azalpenetarako eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
Uharte berdea
GAIA: Energia. |
DENBORA-BANAKETA: 2 saio. |
ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak eta neurketa. |
TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz. |
ERRONKA: Ikasleek ikertu eta erabaki beharko dute zer energia berriztagarri erabili ezaugarri jakin batzuk dituen uharte batean. |
ARIKETA: Erronka hau ebazteko, komunitate bakoitzean elektrizitatea sortzeko erabili behar diren energia-iturrien gainean landutako ondorioak azalduko dira. |
ORIENTABIDEAK: «Moja Uhartea» izeneko jarduerak ez du erantzun zuzenik edo okerrik eskatzen; aitzitik, ikasleek beren erabakiak zientifikoki justifikatzeko gaitasuna izan behar dute, hori da funtsezkoena. Fitxak talde guztiei banatuko zaizkie. Jarduera honek beste hau hartzen du oinarri: Marlene Rau-ren Moja Uhartea, Science in School-ekoa. |
EBALUAZIOA: Aurkeztutako jarduerak, amaierako azalpena eta eztabaida kalifikatuko dira. calificarán las actividades aportadas, la exposición final y debate. |
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
- Energia-transformazioak.
- Energia-iturriak.
KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*) |
Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea. |
1,2,3,4. |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea. |
1,2,3,4, |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea. |
1,2,3,4, |
Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea. |
1,2,3,4 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
Jarduerak |
Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia Konpetentzia digitala Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimena eta espiritu ekintzailea
|
1,2,3,4 |
(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
- Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
- Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
- Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.
EBALUAZIO-TRESNAK:
(*) Expresamos separadamente la Competencia Científica, para una mejor comprensión de la misma, ya que forma parte de la "Competencia matemática y competencias básicas en ciencia y tecnología", tal y cómo se indica en la LOMCE.
1.-Zientzietako ahozko azalpenetarako eskala generikoa(deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
2.- Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)