Dagoeneko, irakasgai honetako gaiak garatzeko baliabide asko dago eskuragarri. Lan honetan, beste lerrabide bat eskaini nahi dugu, ikerketan oinarritutako ikasketa (Inquiry based learning) bultzatuz, baina irakasleak gidatua uneoro, aurkikuntza hutsaren bidezko ikasketaren ikuspegi bakuna alde batera utzita, eta argudiatzea eta pentsamendu kritikoa bultzatuko duten jardueretan arreta jarrita.
Oso garrantzitsua da azpimarratzea oinarrizko ezagutza ezinbestekoa dela ikerketan oinarritutako erronka bati heltzeko. Ikerketa-jarduerak eskatzen duen pentsamendua (hipotesiak egitea, esperimentazioa planifikatzea, emaitzak interpretatzea, ondorioak argudiatzea, etab.) ezin da burutu aldez aurretik behar diren ezagutzak izan gabe. Irakasleen lana, ezagutzak modu aktiboan eraikitzeari dagokionez (zuzeneko heziketa, kontzeptuen azalpena, adibideak, orientazioak, trebakuntza, etab.), beharrezkoa izaten da erronka bidezko ikaskuntza-teknikek ikaskuntza sakona eragin ahal izateko.
Eduki-bloke honetarako, honako ataza eta jarduera hauek proposatzen dira:
- Energia
-
- Energia ezagutzen: Energiaren izaerari buruzko lagungarri-multzoa, bideo bat ikustea, energia motak eta horien ondorioak aztertzea eta txosten zientifiko bat lantzea. Helburua energiaren definizioa eta ezaugarriak aztertzea da. 2 saio.
- Paseo bat energiaren historian zehar: Energiak historian zehar izan duen garrantziari buruzko jarduera-multzoa: solasaldi kooperatibo bat egingo da, aurrerapen teknologikoak aztertuko dira eta txosten zientifiko bat egin. Helburua energiaren garrantzia eta energiak aurrerapen teknologikoekin duen lotura aztertzea da. 2 saio.
- Energiaren neurketa
-
- Aztarna energetikoa: Energia-gastuak kalkulatzeko jarduera-multzoa, simulazioak erabiliz. Helburua energia neurtzeko unitateekin trebatzea da. 2 saio.
- Ezkutuko kontsumoa: Ikasleek ezkutuko energia-kontsumoa murrizteko zer-nolako sormena duten egiaztatuko dute, hainbat simulazio erabilita. 1 edo 2 saio.
- Energiaren transformazioak eta kontserbazioa
-
- Energia-aldaketak eta -formak: Ikasleek simulazio batekin lan egingo dute, gidatuta, hainbat sistematan inplikatutako energia desberdinak aztertzeko. 1 edo 2 saio.
- Skatearen fisika: Ikasleek patinajeko pistetan inplikatutako energiak ikertuko dituzte, gidatuta eta simulazio baten bidez. 2 saio.
- Energia iturriak
-
- Nondik dator energia? Ikasleek beren sormena eta ezagutzak erabiliko dituzte, bideoak ikusiz eta galdetegi interaktiboak eginez, energia berriztagarrien erabilera sustatzeko informazio-liburuxka bat egiteko helburuarekin. 2 saio.
- Elektrizitatearen bidaia: Bidaia-ibilbide baten bidez, ikasleek elektrizitateak egiten duen bidea ezagutuko dute, eta ondoren, collage bat eta horma-irudi bat landuko dute. 3 saio
- Uharte Berdea:Arazo-egoera honetan, elektrizitatea sortzeko energia-iturriei eta energia-transformazioei buruz dituzten ezagutzak aplikatu beharko dituzte ikasleek. Arazo-egoera hau inguruko baliabide naturalen erabileraren plangintza gisa planteatzen da. 2 saio
- Energia eta PISA probak
-
- Zentral elektriko urdina: PISAk liberatutako item hau egiteko, ikasleek ondo ulertuak izan beharko dituzte hauek: energia, neurketa, transformazioak eta kontserbazioa, iturriak eta esperimentazioen emaitzen interpretazioa. Energia-iturri berrien erabilera landuko dute. Saio 1
- Erregai fosilak:PISAk liberatutako item hau egiteko, ikasleek ondo ulertuak izan beharko dituzte kontzeptu hauek: energia, neurketa, transformazioak eta kontserbazioa, iturriak eta esperimentazioen emaitzen interpretazioa. Karbono dioxidoaren murrizketa landuko da, teknika berrien bidez. Saio 1
Guztira hamaika erronka dira, 23 saiotan egitekoak; baina jarduera horietako batzuk ikasturtean zehar egin daitezke beste gai batzuekin lotuta. Batzuk, gainera, DBHko 4. mailako Kultura Zientifikoko arlorako balio dute.