Energia-iturriak
Ba al zenekien munduko bost pertsonatik batek ez duela elektrizitaterik? Horietatik % 85 landa-eremuetan bizi da (International Energy Agency, 2010). Era berean, urruneko eremuetan bizi diren eta sareko sarbidea duten biztanle gehienak ez daude sare nazional batera konektatuta; aitzitik, energia elektrikoa sortzeko beste modu batzuk aurkitu behar dituzte.
Eskala txikiko energia berriztagarrien teknologiak, askotan, energia elektrikoa sortzeko aukera bideragarri eta merkeagoak izaten dira. Energia berriztagarriak, mundu garatuan zeregin garrantzitsua betetzeaz gain, pobrezia gainditzeko ezinbesteko baldintza izan daitezke garapen bidean dauden herrialdeentzat.
Jarduera honetan, Uharte Berdean elektrizitatea sortzeko erabil daitezkeen balizko energia berriztagarriak ikertuko ditugu, haien ezaugarri geografikoak eta baliabide naturalen erabilgarritasuna kontuan hartuta.