Saltatu nabigazioa

Energiaren neurketa

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan energia neurtzeko gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Aztarna energetikoa

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 3 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak eta neurketak.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz.

ERRONKA: Helburua energia-gastua ikertzea eta neurtzea da hainbat jarduera eginez; ondoren, emaitzak alderatuz, eztabaida bat egingo da energia-ekarpenaren eta ingurumenean duen eraginaren gainean.

EKOIZPENA: Erronkari irtenbidea emateko, talde bakoitzak bere energia-gastuari buruzko diagrama bat egingo du, ondoren energia-gastua murrizteko konpromiso-proposamenekin eztabaidatzeko.

ORIENTABIDEAK: Ataza honen 2. jarduera etxean egitea komeni da, etxeko aparatuen datuak behar baitituzte.

EBALUAZIOA: Hauek kalifikatuko dira: ikasle bakoitzaren txostenak, barra-diagrama egiteko taldeka egin den lana, ondorengo eztabaida eta hartutako konpromisoak.

  EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia, definizioa, motak, ezaugarriak, neurketa.
  • Energia-transformazioak.
  • Energia-iturriak.

KONPETENTZIAK:

EDUKAZIO ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

1,2

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

2
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

 Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

1,2 

(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Magnitude gisa ezagutzen eta definitzen du energia, eta Nazioarteko Sisteman dagokion unitatean adierazten du.
  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu. 
  • Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Ikerkuntzatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza hau balioespen-eskala hauekin ebaluatuko da:

Ezkutuko lontsumoa

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Interneteko aplikazioen bidez bilatuz edota informazio horretatik ateratako ondorioak landuz.

ERRONKA: Ikasleek beren energia-gastua ikertuko dute, energia ona erabiltzearen gaineko eslogan batzuk egiteko helburuarekin

EKOIZPENA: Erronka hau ebazteko, kartel bat egin beharko dute energiaren erabilera onaren gaineko esloganekin.

EBALUAZIOA:  Kasu honetan, esloganak ko-ebaluazioaren bidez ebaluatuko dira. Hau da, talde bakoitzak besteak ebaluatuko ditu.

 EDUKIAK

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia, definizioa, motak, ezaugarriak.
  • Energia-transformazioak.
  • Energia-iturriak.

KONPETENTZIAK

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2,3,4

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

 

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

1,2,3,4

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

1,2,3,4

 (*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, eta atazetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerak izan ditu.

  • Energia magnitude bat dela ikasi du, eta Nazioarteko Sisteman dagokion unitatean adierazten du.
  • Energia-kontsumoaren gaineko datu konparatiboak interpretatzen ditu, eta maila indibidualean eta kolektiboan aurrezten lagun dezaketen neurketak proposatzen ditu.
  • Sormena erakutsi du «energiaren erabilera ona»-ri buruzko esloganetan.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza hau ebaluatzeko, balioespen-eskala hauek erabil daitezke: 

1.- Koebaluazioa: Energiaren esloganak balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

2.-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

3.-Eztabaida zientifiko bat balioesteko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).